Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)

1 Birjina Amaren eguna da-ta,
dezagun haren kantia,
nik esango det kantia, baina
ongi erantzun jentia.
   
2 Jaiotzen62 danak heriotzia
duda eskusa gabia,
ni nerau ere jaio nintzan ta,
zor det nik heriotzia.
   
3 Heriotziari gauza batekin
ongi natzaio kontentu,
aberatsari diruagatik
ez oi diote parkatu.63
   
4 Aberats horrek diruak ditu
pobriak umildadia
umildadiak irikitzen du
Zeru altuan atia.
   
5 Zeru altuan atia eta
paradisuan salia,
harri ebagiz eginik dago
arantzainoko bidia.
   
6 Harri ebagiz bidia eta
zilar labratuz atia,
zilar labratuz atia eta
urregorriz du giltzia.
   
7 Urre siloian jarririk dago
Birjina gure Amandria,
hark halaxe du merezitutzen
nork du halako semea.
   
8 Bederatzi hilian ibili zuan
sabel santian Semea,
bederatzi hilak kunplitu eta
jaio zan Gabon gabian.
   
[9] Jaio zan Gabon gabian eta
mezatxo biren erdian,
mundu guztia salbatu zuan
Natibitate goizian.
   
10 Hark hori hala egin ez balu
gu norako ote ginian,
erdiok orain, bestiok gero
kondenatuko ginian.

 

Lekukoa: Matiosa Inza (Azkarraga-Uribarri, Oñati)
Biltzailea: J. A. Lizarralde (?)
Iturria: REA/JK, 123. or.
AKDB, 118. erg.

Kanta hau Lizarraldek bildutakotzat ematekoa da, berak adierazten duenez (ik. HVSA, 175. or., 13. oin-oharra): “Recogido en Uríbarri, Oñate. Consta este canto de diez estrofas: en las últimas se hace mención de Jesús Niño, Redentor y remunerador”, dio Lizarraldek.

Zuzenean eta bakarrean ikusita, ez dirudi Arantzazuko Andre Mariarena denik. Baina S. Mitxelenak “Gau-bijilitako kalbario puxkak” poemaren bigarren partetzat hartu zuen, agian bere hango lekuko Maria Josefa Ollakindeak berak kantatu ziolako; baina haren hitzak osorik transkribatu beharrean, REA/JK-ko 80. orrialdera bidali zuen irakurlea, hemengo bigarren bertsotik aurrerakoa osorik hango partetzat sartzekoa dela adieraziz edo (ik. AKDB-ko 086. erg.). Egia esan, “Gau-bijilitako kalbario puxkak” ere (REA/JK, 80) zuzenean ez dira Arantzazuko santutegi eta Andre Mariaz ari, baina Mitxelenak guztiz hango tradizioan eta testuinguruan sartu zituen.

Hemengo kanta hau Arantzazuko Teologiako ikasleen Excelsior aldizkariak argitaratua zuen (IV, 1954 [II. aldia], 13. zenb., 14. or.). Igone Etxebarriak, berriz, ez zuen jaso bere ABK liburuan; bai, ordea, hasiera bereko beste bat (ABK, 91-93. or.), non Arantzazuko baladen oihartzuna entzuten baitu (ik. oin-oharra, 91. or.).


Oharrak

62 Argi eta garbi “jazotzen” dakar jatorrizko eskuizkribuak hemen, baina ‘jazoken’ ere irakur daiteke agian; honetara irakurri zuten, irakurri ere, bai MSJ-k (10. or.) eta bai OSJ-k (49. or.). S. Mitxelenak berak kopiaturiko “Lagunak lagun, kanta dezagun” hasten den –“Gau-bijilitako kalbario puxkak” titulua duen– poeman ‘jayotzen’ entzun zuen Maria Josefa Ollakindeagandik (REA/JK, 80). Horrela ulergarriagoa da.

63 Hamar ahapaldiko testutik hiru bakarrik jaso zituen Lizarraldek (HVSA, 175. or.), hemengo 4-7 ahapaldietako gaia darabiltenak, baina aski ezberdinak hitzetan eta ideien jarraieran. Hona hemen, hiru ahapaldiok (ik. AKDB, 290. erg.):

“Aberatsak diruak ditu,
pobriak umildadea:
umildadeak irikitzen du
Zeru altuan atia.
Harri ebagiz eginik dago
harutzako bidia,
harri ebagiz bidia eta
zilar labratuz atia.
Zilar labratuz atia eta
urregorriz du giltzia,
urre-jarlekuan dago
Birjina gure Ama Andria.

Kanta beraren beste aldaeraren bat ote zuen lekuko berarengandik bildua, eta REA/JK-n jaso gabea? Ala berak bere aldetik –edo liburuaren editoreak– zerbait birmoldatu egin ote zuen jatorrizko testua?

© 2023 arantzazu