Harri landuaz egina dago
zeru altura bidea,
harri landuaz bidea, baina
zilar-dindilaz atea,
zilar-dindilaz atea eta
urregorrizko giltzea.

Biltzailea: Salbatore Mitxelena (?)
Iturria: AEP-2, 71 or.
AKDB, 361 erg.

S. Mitxelenaren liburuan bakarrik aurkitu dut kanta zaharraren aldaera hau; testuinguruaren arabera, badirudi eskura duen aldaera hitzez hitz ari dela jasotzen, agian hitzen bat aldatuta: landuaz (labraduaz?). Honen hurbilekoa, baina forma aski ezberdina da Bediako Joana Agirreren ahotatik Belen Gerrikagoitiak jasotako “Abuztuaren amabostgarren” kanta bere 7-8 ahapaldietan (ik. AKDB, 282. erg.).

Ideia bertsuak agertu zituen Mitxelenak bere txukundu-osaturiko “Arantzazura bidean” erromantzean, baina forma oso ezberdinez (AHH, 112 or.):

Arantzazura bidea luze,
gainera aldapa-goria;
aldaparen gain Haurtxoarekin
zeru bera dan Maria.

Zidar labraduz atea eta
diamantezko giltzia.
Urre-siloian jarririk dago
Birjina(i) Andre Maria.