1 Oñatiarrak, oñatiarrak,
erdu hona ta entzuizu:
Santo Domingo Oñatikora
birritan eretxi nozu,
hirugarrenian eresten bozu,
gogoan izango dozu.2 ............ artzaintxua,
egin egizu mandatu:
aita zeuria harotza da-ta
ermitatxu bat egizu,
ermitatxu bat egizu eta,50
deritxona Arantzazu.3 Hiru lata ta zazpi teilatxu
... baten askoko ditu,
hamaika amaren seme honek bai
izango dau han ostatu,
ostatu eta ostatu,
kaliza bere altzadu,
San Frantziskoren kordoe ederrak
garrian hiru doblian.
Biltzailea: Sebero Altube
Iturria: EERV, 700. or.
AKDB, 259. erg.
EERV-k argitaratu zuen aldaera hau, Sebero Altuberen artxibotik hartuta. Honela dio iturriari buruz: “Gernikako Sebero Altube zanaren paperetan, lapitzez idatzitako orritxo batean”.
Oharrak
50 ‘eta’ hitza A. Zabala editoreak gaineratua, berak dioenez.