1 Mundu honetan gura dabenak
zeruko lorak ikusi,
Arantzazuko mendixa gora
behar dau bidea ikasi.
   
2 Errodrigotxo Baltzategiko
Birjina-bilatzailea,
ahuntzaren bila joan zinian
Arantzazuko mendira.
   
 3 Birjina Ama bilatu zeben
arantzan zeuri begira,
laister ta arin etorri zinan
enbajadiaz herrira.
   
Errodrigotxo Baltzategiko
neure esan bat eidazu,
aita zurea harotza da ta,
itten bat eman eiozu.
   
 5 Egin deidala ermitatxo bat
deritxona Arantzazu,
hiru latatxo zazpi teilatxo,
hoietxek askoko ditu.
   
 6 Ama maitien [sic] seme on askok
han izango dau ostatu,
han izango dau ostatu eta
sarri kaliza altxatu.

Biltzailea: Joan Karlos Gerra
Iturria: CAE, 182. or. — EERV, XX, 689-690 or.
AKDB, 272. erg.

J. A. Lizarraldek bere HVSA liburuan (173. or., 9. oin-oharra) honela dio: “Así principia otro de los cantos, de la región de Oñate, Valle Real de Léniz, Arratia y Alava. Tenemos recogidas tres variantes de él: relatan la Aparición de la Virgen a Rodrigo de Balzátegui, las tres fugas de la imagen desde la iglesia parroquial de Oñate a donde la habían trasladado; luego el peregrino tiene visiones del cielo y exhortaciones de Jesús y María a que sea bueno y humilde. El número de estrofas no coincide en las distintas variantes”. Aldaeretako bi REA/JK-n daude (26. eta 27. or.); azken hau eta G2T-koa (72-73 orrialdeetakoa) berdinak dira. Zein zen hirugarrena? Izan daiteke J. K. Gerrak argitaratutakoa: hemengo hau, hain zuzen ere.

ABK-k lehen biak argitaratu zituen; izatez, Gerraren aldaera G2T-koa bera da itxuraz, tarteko hiru ahapaldi (4, 5 eta 6) kenduta. Gerrak horrela argitaratu zuelako eta EERV-k aparteko aldaeratzat hartu zuelako sartu nahi izan dut hemen.

Hona hemen G2T-ko aldaera luzeko ahapaldiak, laburtuan kenduak –4. eta 6. ahapaldi horiek osatu gabe daude, bakoitzari bigarren puntua falta baitzaio–.

Oñatiarrak joan ziraden
prozesiuaz mendira.
..............................
..............................
   
 5 Oñatiarrak, Oñatikuak,
zelan penatzen nazuten,
zeuen San Migel Oñatikora
bi aldiz eratzi nazute.
   
 6 Hirugarrenez baramazute
goguan beharko dezute.
..............................
..............................