1 Izar eder bat ateratzen du
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
hura San Joan goizean.
   
2 Haren argitan joan ginaden
Arantzazura bidean,
Birjina Ama ta bere Semea
topatu ditut bidean.
   
3 Kontseju onak eman zizkidan [sic]
Ama-Semeen artean:
ona ta umila izan nadila
munduan naizen artean,
gero berak jakinen duela
zer egin azken finean.

 

Lekukoa: Maria Antonia Zestao (Ezkurra)
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturrria: EERV, 682-683 or. (CPVE artxiboa)
AKDB, 249. erg.

AAB: 347

Antonio Zabalaren EERV liburutik jaso dut balada hau. Honela dio berak: “Kanta au R. M. Azkueren esku-idazkietan arkitu degu. Berak Naparroako eta Ezkurra erriko Sor Maria Antonia Zestaoren aotik jasoa zuan.”

ABK liburuak ez zuen argitaratu: Agian EERV-k berak dakarren beste batekin nahasi zuelako (EERV, 675-676 orrialdeko hiru ahapaldikoarekin?). Baina Zabalak aldaera ezberdintzat ematen ditu biak, eta nonbait Azkuek ere bai.