Maitia, goazemazu Arantzazura fit(e) (?),82
zu aurran eta ni narraikizula ondotik.
Usotxua, egizu hainbeste nigatik;
bestela joango naiz laister mundutik.
Biltzailea: Salbatore Mitxelena (?)
Iturria: AEP-2, 47. or.
AKDB, 365. erg.
S. Mitxelenak bere Arantzazu. Euskal Poema liburuan, “Uxoa: Naramazu...” kapituluan dakar “kanta zahar” deitzen duen hau (47. or., oin-oharrean). Gai bereko beste lau ere badakartza (ohar berean hiru eta 18. orrialdean beste bat), baina horiek ez dute Arantzazurik aipatzen.
Beste inon ez dut hemengo hau aurkitu; biltzailearen bestelako izenik aipatzen ez duenez, uste izatekoa da Salbatorek berak jaso zuela Lesakan.
Kantaren zentzua bera aurreratzen du lehenxeago: “Arantzazura zetorren erromesen bat bidean galtzen ba'zan, uxo bat agertzen omen zitzaion bidea erakustera... Onako olerkitxoan beste gidari bat izendatzen dio uxoak Erdi-aro'ko Euskalerri bidaztiari: Errodrigo” (AEP-2, 45. or.).
Oharrak
82 Mitxelenak itxuraz ez zuen ulertu ‘fit’ hitza –galdera zeinua berarena da– Ipar Euskal Herrian erabiltzen duten ‘fite’ da seguruenik: azkar, agudo.