1 Izar eder bat ateratzen da
urtian egun batian,
urtian egun batian eta
hura San Joan goizian.
   
2 Haren argian joan ginaden
Arantzazura bidian,
Birjina Ama ta bere Semia
topatu ditut bidian.

Lekukoa: Serora bat (Ezkurra)
Iturria: DCV, 596. zenb., 817-818 or. (ik. EERV, XII, 684. or.)
AKDB, 267. erg.

AAB: 342

Lekukoari buruz honela dio A. Donostiak: “Una religiosa de Ezkurra, en el Hospital de Lesaka”. Eta honako erreferentzia dakar oinean kantaren editoreak: “CPV, n. 820, Arantzazura egin dut promes”; R. M. Azkuek Arbizun edo Lakuntzan bildutako “Arantzazura egin dut promes” baladaren bigarren eta hirugarren ahapaldiekin oso antzekoak baitira A. Donostiak bildutako hau eta aurrekoa.

“Balada-aldaera labur hau ez dago Arantzazuko Bilduman eta sortetan. A. Zabalak DCV-tik hartuta argitaratu zuen.