Oñatiarrak Oñatikuak,
Ai zelan penatzen nauzuen!
Zeuen San Miel Oñatikura
birritan eratsi nauzue.
Hirugarrenian banaramazue,
goguan izango dezue.
Biltzailea: Jose A. Lizarralde (?)
Iturria: Jose Adrian Lizarralde, “La Virgen de Arantzazu en el Romancero Vasco”, in: Arantzazu, XII, 1932, 236. or.
AKDB, 279. erg.: “Oiñatiarrak, Oiñatikuak”
Lizarralde hil ondoren, El día egunkariak berrargitaratu zuen baladatxo hau (1935, irailaren 8an), haren oroitzapen-artikuluaren barruan. Bada beste aldaera bat ere (REA/JK-ko 23-24 or.) –ABK-k argitaratua (72. or.)–, goikoaren hurbilekoa:
Oñatiarrak Oñatikuak,
Ai zelan penatzen nozu!
Aite San Migel Oñatikon
birriten eruan nozu.
Hirugarrenian banaruazu,
goguan izango dozu.
Azken honen “zuzenketa” hutsa ote da goikoa, Lizarraldek egina? Ala berak beste nonbait bildutakoa ote? Lekukorik izendatzen ez duen arren, aldaera ezberdintzat jo behar dela dirudi Lizarralderena, honen aditz pluralizatuaren forma gipuzkerazkoaz gain, hitz ezberdin hauei begiratuta: Zeuen San Migel – Aite San Migel, eratsi – eruan.