Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Artzai ontxoa

1 Artzai ontxoa,41
nik zaituko ditut zure ardiak
Santa Triako haitzian,42
belartxo garbi batean.
   
2 Aita hori ere harotza da ta,
ermitatxo bat egiozu,
hiru lata ta zazpi teiletxu,
deitzen zaiola Arantzazu.
   
 3 Hau denborarekin izanen da
ermita kuriosoa,
ermita kuriosoa (e)ta
komentu poderosoa;
   
 4 zu hameika (ama ta) amaren umeak43
hau izanen du ostatu,
hau izanen du osatu (e)ta
baita kaliza goratu.44

Lekukoa: Joxepa Auzmendi (Etxarri Aranaz, 1973)
Biltzailea: Jose Mari San Sebastián
Iturria: KAB, 15-16 or. // AKDB, 274. erg.

Honetara dio biltzaile-argitaratzaileak: “Abestien bildumetan ez da agertzen kanta au. Iñorrek argitaratu gabe dago”. Baina hemengo gaia beste hainbat balada-aldaeratan dago jasota; eta horiek argitaratuta daude behin baino gehiagotan. Hasteko, S. Mitxelenak argitaraturiko “Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa: / nere esana egizu” hasten dena, eta Josepa Auzmendik berak abestua (ik. ABB, 638. or.; AHH, 75. or.; baita AKDB-ko 227. erg. ere). Josepa Auzmendi berarengandik jasotako aldaera luzeagoa ere badago REA/JK koadernoan, “Arantzazura egin det promes” hasten dena (REA/JK, 37-38; AKDB, 025. erg.); eta barruan “Artzai ontxoa, artzai ontxoa” ahapaldia eta ondorengoak, zortziko handiaren neurrikoak, hemengo honen gai guztiak eta gehiago biltzen dituztenak. Azkenik, hemengo hau bezalatsu hasten dena, hiru ahapaldikoa, Seguran bildua, eta ABK liburuak jasoa (62. or.) (ik. AKDB, 013. erg.).

Bi zatitan dago transkribatuta testua iturrian, baina lau ahapalditan banatzekoa dela dirudi –horrela egin dut hemen, zati bakoitza bi ahapalditan jarrita–. Neurriaren aldetik motzegi ala luzeegi daude lerroak, batez ere lehen zatikoak. Neure aldetik ‘ta’ hitza luzatu egin dut bigarren zatian bi alditan, ‘eta’ idaztea iradokiz.


Oharrak

41 REA/JK-ko aldaeraren arabera, errepikapena falta zaio hasiera honi, neurriak ere eskatuta: “Artzai ontxoa, artzai ontxoa”.

42 J. M. San Sebastián “Latxagak” ‘aintzinean’ interpretatu zuen hitz hau. Baina bestelako aldaeretan ‘aitzean’ dago jasota; eta Igone Etxebarriak ere ‘haitzean’ idatzi zuen ABK liburuan. ‘Aintzinean’ hitzaren kontrakzioa balitz ere, garbi dago hori ez dela “etxeko euskeraren” kontua (15. or.), bertsoaren neurriak ala eskatua baino.

43 Oso hankaluze dago puntu hau; beste aldaera batzuetan honetara dago, neurri egokiarekin: “Asko amaren, bai, seme maitek”, “Ama onaren semerik askok”, “hamaika amaren seme onek bai”.

44 Beste aldaera luzeagoren baten zatia delakoan dago Latxaga (ik. KAB, 16. or.). Luzeago hori REA/JK-n jasotakoa bera izan daiteke, lekuko berberak hainbat urte lehenago kantatua, “Arantzazura egin det promes” hasten dena? (37-38 or.).

© 2023 arantzazu