Arantzazura egin det promes
edo gau edo egunez,
edo gau edo egunez
oin utzitan [sic] eta dolorez.
Iturria: REA/JK, 38. or.
AKDB, 026. erg.
AAB: 288
REA/JK-n (37-38 or.) bada berdin hasten den balada-aldaera luzea (17 ahapaldikoa), Etxarri-Aranazko Josefa Auzmendi lekukoaren ahotatik jasoa. Doinurik gabe dago, eta ez du aurreko iturririk aitortzen –J. A. Lizarraldek jaso eta kopiatua ote?–. Geroago, eta haren azpian, hemengo ahapaldi bakar hau kopiatu zuen eskuz Lizarraldek berak, doinu eta guzti, baina ez lekuko eta ez iturri. Balada luzearen lehen ahapaldi eta doinutzat ulertu zuen ABK-k hemengo labur hau (ik. 33-36 or.) eta ez zuen aparteko aldaeratzat jaso. Horrela zuen ulertua lehenago A. Zabalaren EERV-k ere (676-677 or.). Dena dela, ahapaldi bakarrekoaren testua eta luzearen lehen ahapaldikoa ez dira guztiz berdinak: oñ utzitan – oñutsetan. Horregatik ahapaldi doinudunaren lekukotasuna bereziki ekarri nahi izan dut hona.
Ignazio Omaetxebarriak ere bi aldaerak lotu-edo nahi izan zituen REA/JK-n, batetik besterako erreferentzi oharrak idatziz. Bestalde, zerbait “zuzendu” egin zuen berak balada-aldaera luzearen lehen ahapaldia REA/JK koadernoan bertan, neurriagatik edo, eta honetara utzi:
Arantzazura egin det promes
edo gau edo egunez,
edo gau edo egunez eta
oinutsetan ta dolorez.