1 Aitak artajorrara agindu ezkero
buruan min det eta soroan hotz dago.
Lalaralalai lalara lala lai
   
2 Agura trinkin trunkun ganbela pekoa
baino nahiago nikek hogei urtekoa.
Lalaralalai, etab.
   
3 Arantzazu mendiko pagoaren onduan
Maria Santisima nedukan goguan.
Lalaralalai, etab. 

Lekukoa: Maria Frantziska Malkorra (Orexa)
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturria: CPV, III, 8-193, 276-277 or. (OEA, 27. dok.)
AKDB, 220. erg.

AAB: 324

I. Omaetxebarriak Arantzazuko Balada eta Kanta Zaharren Bilduman jasota dago eta eskuz idatzita (OEA, 27. dok.) CPV-ko kanta hau –M. Lekuonak “poesia decorativa” deitzen duenetakoa–; hirugarren ahapaldiko “Arantzazu mendiko” kopla hain ezagunagatik jaso dut hemen.

Hala ere, Azkuek honela dio, lehen bi ahapaldien ondoren eta Arantzazuri dagokion hirugarrenaren aurretik: “Además de las dos estrofas citadas cantó esta otra, sin parentesco con sus precedentes”. Gaiaren aldetik hala dirudi, baina neurrian bat dator aurreko biekin.