1 Bide batean topatu nuen
Aingeru guardakoa,
nik hura zer zan ez nekian ta
largatu nion zijoan.892 Nik berriz ere bilatuko det
bide luzean banoa,
bide luzean banoa eta
bide onetik banoa (sic).3 Ordu hartantxe emango diot
anima gorputzarena,
bera dijoan lekura eta
Birjina Amaren etxera.90
Lekukoa: Juliana Izagirre
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturria: CPV, IX, 21-736, 854-855 or.
AKDB, 242. erg.
AAB: 329
CPV-ko kanta hau ez da derrigorrez Arantzazuri buruzkoa, eta Arantzazuko Bilduman ez dago; baina Antonio Zabalak Arantzazukoen artean sartu nahi izan zuen (EERV, 701. or.). Izatez, S. Mitxelenak ere Arantzazukotzat ulertu zuen (ik. AHH, 99. or.).
Oharrak
89 Honetara itzuli zuen Azkuek azken lerro hau: “...y dejé que se fuese”.
90 Mitxelenaren ustez (AHH, 99. or.), lekuz kanpo dago azken ahapaldi hau, eta “Kristiñau on bat ilten danian” kantakoa litzateke berez (ik. REA/JK, 126 or.; AKDB, 122. erg.).