1 Birjinearen gaba da-eta,
dezagun [sic, desagun?] bere kantea,
nik esango dot kantea, baia [sic]
ondo erantzun jentea.2 Jaioten danak heriotzea dau
gauza eskusa bagea,
ni nerau bere jaio nintzan ta,
zor dot nik eriotzea.
Lekukoa: Maria Martinez Maruri
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturria: CPV, IX, 23-738, 856. or. — OEA, 19. dok. (1)
AKDB, 207. erg.
AAB: 330
Titulu bera eta lehen hasiera berdina duten bi kanta daude OEA-ko orrialde berean, kaligrafo berberak idatzita –ez da Omaetxebarriaren letra–: honako hau eta ondorengo orrialdekoa. Lehenengo hau CPV-tik jaso zuen kopiatzaileak, obraren lehen ediziotik, hango doinu eta guzti. Bestalde, lehen ahapaldia berdina, baina bigarrena ezberdina duen beste aldaera bat jaso zuen Omaetxebarriak OEA-n (20. dok.), doinu eta guzti (Ik. AKDB, 209. erg.).