Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Arantzazu aldean

1 Arantzazu aldean izar bat da ageri
izar horrek izentzat darakusku Mari;
izen gozoagorik, eztitsu samurragorik
entzun ote dakioke Aingeru-eliari.
   
2 Beste izen batek zoli han dagi durundi,
Jesus da izen hori, adituz du zori;
Jesusek eman dio bere gozotasuna Amari:
goazen Arantzazura eta gauden adi.
 

Lekukoa: Frantziska Bengoetxea
Biltzailea: R. M. Azkue
Iturria: CPV, IX, 17-732, 851-852 or. (G2T, 86. or.)
AKDB, 196-1. erg.

AAB: 038

“Arantzazu aldean” abesti-testu hau Azkuek asmatu zuen bere Ardi Galdua nobela burutzeko, Frantziska Bengoetxearen doinua hartuz, berak Cancionero Popular Vasco-n (II, 852. or.) aitortzen duenez, eta lekukoak erabilitako hitzen ordez, bere aldetik Arantzazuko Andre Mariari eskainitako beste bertsoak sortuz. Horiek jaso ditut goian. Azkuek bere CPV obraren sarreran ere aipatua zuen kanta hau (I, 51. or.): “La letra que aprendí con la melodía de Arantzazu, todo lo grata que es al corazón por su religiosidad, es insufrible al oído por sus barbarismos; y tuve que substituirla con el poemita que tenéis entre manos...”.

Hona hemen lekukoak erabili omen zituen hitzak:

Maria Santisima bekadoriain debota,
Espiritu Santuaren biotzeko esposa maitea,
berak irikiko digu zeruko atea.
Erregiña Soberana, orra neure anima,
Espiritu Santo orrek kreatuta emana neuri
eriotzeko orduan entregatzeko zeuri.

Dirudienez, Arantzazuko koruak abestu izan zuen Azkueren kanta hau. Hori adierazten du G2T-ko partiturak (82. or.), Arantzazuko baladen beste zenbait partiturekin batera dagoenak; itxura guztien arabera, fraide kantariek edo koruak abesteko idatzi zituzten partiturok, liburu honen sarreran azalduta geratu denez. Horri begira ipini zion seguruenik Azkuek berak organo-laguntza ere bere kantari (ik. K3B, 85. or. eta AAB: 038 eta 039). Azkueren testua ordezkatzera etorriko zen geroxeago I. Omaetxebarriak idatzi zuen testu berria.

Izan ere, Azkueren testua abiapuntutzat harturik, olerki berria sortu zuen Omaetxebarriak –lehen puntua Azkuerena da–. Hasierako ahapaldia lelotzat jarriz Azkuek jasotako doinuarekin, hiru estrofa gaineratu zizkion, Arantzazuko baladetako beste herri-doinu batekin; otoitz-olerki bera bi aldaeratan idatzi zuen, aukeran: lehen pertsona pluralekoan bata (OSJ-3, 51. or.) eta lehen pertsona singularrekoan, bestea (M4S, 7. or.): biak daude data berarekin, “14-II-1928”; ikus bien alderaketa ADK liburu sail honetako VI. liburukian: Arantzazuko Kanta berriak, “Arantzazu aldean” kanta. Santutegiko koruak eta konposatzaileek oro har bazterturiko aldaera dakart hona (OSJ-3 sortakoa), jatorrizko ortografian:

Arantzazu-aldean
izar bat da agiri:
inpernurantz amilka
sugea da ihesi;
arantzatik txilin bat
berez ari da dilindari...
Jesus aurtxoarekin
dago Andra Mari.
 
I II
Emen gaituzu pozez
Ama maiten ori;
zu ikusi ta ikustera
gatzaizkizu etorri.
Izar distiratzaile
eder zoragarri,
errukiz xamur xamur
dituzu begi bi.
Arantzartean gabiltz
arantzaz beterik;
arantz artean zaude
arantza gaberik:
gure negar-bizitzaz
izan zaite erruki;
arantzan zauden orrek
lagun, Ama, guri.
   
III
Pekatuak aitortu
goi-damuz zintzoki,
artu anima garbiz
aingeruen ogi;
gure asabengandik
auxe guk ikasi;
euskal-oitura zarrai
sendo nai guk eutsi.
 
What do you want to do ?
New mail

© 2023 arantzazu