1 Izar eder bat ateratzen da
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
hura San Joan goizean.
   
2 Haren argitan ni joan nintzan
Arantzazura ustean,
Birjina Ama ta bere Semea
topatu nitun bidean.

Iturria: OEA, 20. dok.(3)
AKDB, 211. erg.

AAB: 302, 303

Izar ederra erromesari agertzearena Arantzazuko balada-aldaera askotan ageri da. “Izar eder bat...” hasten direnak eta gai nagusitzat horixe duten aldaerak, ABK-n jaso gabeak, datoz hemen jarraian, Arantzazuko Bildumakoak izan ala ez. Lehen hirurak I. Omaetxebarriaren artxibokoak (OEA) dira.

Hitzei dagokienez badu berezitasunik aldaera honek; REA/JK-ko beste aldaera baten doinua (XXIII.a, 55. or.) ipini zion Omaetxebarriak; gainera orrialde berean dagoen beste doinuarekin ere kantatzen dutela dio azpian.