Rodrigok esan zien
boz altu batian,
zer zabiltzate horrela
alperrik nekian.
Santa bat hantxe dago
elorri tartian;
ez badegu paratzen
hura lehorpian,
begira euririkan
logra ditekian.
Lekukoa: Maria Jesus Igartua (Araotz)
Biltzailea: Ignazio Omaetxebarria (?)
Iturria: GAK, XXIX. doinua
AKDB, 1459. erg.
AAB: 310
Telleriarteko Plazaolaren bertso-sorta ospetsuaren bertsoetako bat (8.a) besterik ez da hemengo hau, GAK-n doinu bereziari lotua. GAK-ko XXVII.ren oharraren arabera, lekuko beraren ahotatik jasotako ondorengo hirurak ere (XXVIII, XIX eta XXI) ekitaldi berean jasotakoak direla uste izateko da, 1935ean. Maria J. Igartuak berso gehiago abestu zituen seguruenik, baina GAK-n bat bakarrik dago jasota, doinuen bilduma delako koadernoxo hori.