Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Abuztuaren hamabosgarren (5)

1 Abuztuaren hamabosgarren
Andra Maria goizean
Birjina Amaren debotatxo bat
Arantzazura zijoan.56
   
2 Oin ortozean zapata gabe
abitu beltza soinean,
San Frantziskoren kordoetxo bat
gerrian hiru doblean.
   
3 San Frantziskoren liburutxo bat
eskutxo bien erdian,
pausua baratz botatzen zeban
Urteagako gainean.
   
4 Urteagako gainean eta
San Eliasen parean,57
Salbetarako helduko ete zan
Kurtzepizio gainean.

Lekukoa: Gabriela Agirrebengoa (Uribarri-Oñati)
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturria: CPV, X, 2-807, 925-926 or.
AKDB, 219. erg.

REA/JK koadernoa Azkueren CPV-ko “Abuztuaren hamabosgarren” kantaren bi aldaerekin hasten da (20. or.); baina lehen ahapaldiak bakarrik jaso zituen, bakoitzaren doinuarekin. I. Etxebarriaren ABK liburuak bi horietako testuak, CPV-ren arabera osatuta, jaso zituen (88-89 or.), doinu eta guzti. CPV-n bada, ordea, gai bereko hirugarren aldaera bat (CPV, X, 2-807, 925-926 or.), bestelako doinuarekin. Doinu hau jasota dago REA/JK-ko 23. orrialdean, baina orrialde bereko “Agostuaren amabostgarren” balada-aldaeraren testua ez da Azkuerena, bestelakoa baino. Horregatik S. Mitxelenak bere kopia daktilografiatuan (M3S, 2. or.) bi aldaerak jaso zituen, bata bestearen ondoren. ABK-k, berriz, (84. or.) bakartzat-edo hartu zituen, azpiko testuari gaineko doinua erantsiz; EERV-k ere berdin jokatu zuela dirudi (705-707 or.), baina partiturari azpiko testuko lehen ahapaldia egokitu zion; hemengo aldaera hau, berriz, Azkueren hirugarrena, CPV-tik zuzenean hartuta argitaratu zuen (707-708 or.),

Hirugarren horixe jaso dugu, beraz, hemen ere –Azkueren jatorrizkoan “Agustuaren amaboskarren” hasten da–; eta beraren doinua hemen azpian ikus daiteke, REA/JK-n (23. or.) kopiatuta dagoen bezala.


Oharrak

56 Beste aldaera batzuetan “erromerian zijoan” dio bigarren puntuak. Lehen ahapaldi hau I. Omaetxebarriak goraxeago aipaturiko bere Aránzazu, santuario mariano del siglo XV... idazlanaren barruan, 1985ean liburuxka moduan argitaratuan, jaso zuen, aldaketa ortografiko txikiren batzurekin (ikus 63. or.); “Errekaldean izotza” artikuluan ere jaso zuen kanta hau (Arantzazu, XXV, 1945, 255. zenb., 92. or.; ik. AIZ, 150. eta 470. or.).

57 Oin-oharra dakar hemen Azkuek: “Si no me es infiel la memoria, llaman por allí Sandelli a este paraje de San Elías”. Omaetxebarriak, ohar horren berri jasoz, ‘Sandaili’ idatzi zuen parentesi artean. Izan ere, orain maiz ‘San Elias’ deitzen duten kobazulo eta ermitak ‘Sandaili’ du bere izen jatorra –Santa Ilia-ren kontrakzioa nonbait–.

 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail

© 2023 arantzazu