I Birjina Amaren bezpera da-ta
goazen Arantzazura...
(Arantzazura bidea luze,
ara orduko iluna,
Santa Luziren begi ederrak
argi egiten digula)II Arantzazura egin det promes
edo gau edo egunez,
edo gau edo egunez eta
oinutsean ta dolorez.III Izar eder bat ateratzen da58
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
hura San Juan goizean.
Haren argitan ni joan nintzan
Arantzazura bidean,
Birjina Ama ta bere Semea
topa nituan bidean.
Kontseju on bat eman zidaten
Ama-Semeen artean,
ona eta umila izan nendila
munduan nintzan artean.
Gero berak jakinen zuela
zer egin azken finean.IV Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa,
nere esan bet egizu,
nere esan bat egizu eta
nerea izanen zera zu...
(Aite zurea harotza da-ta,
etortzeko esaiozu),
estalpetxoa egin [dyala] (behar duzu)
deritzona Arantzazu,
hiru lata ta lau-bost teilatxo
asko izango al ditu.
Denborarekin hau izanen da
ermita kuriosoa,
ermita kuriosoa eta
komendu poderosoa.
Asko amaren bai ume maitek
han izanen du ostatu,
han izanen du ostatu eta,
urre-kaliza [goratu] (doratu sic).59
Lekukoa: Martina Sanz Ganboa (Lakuntza, 1956)
Biltzailea: Ignazio Omaetxebarria
Iturria: OEA, 17. dok.
AKDB, 205. erg.
Hainbat baladaren zatiz osatutako poema hau badirudi I. Omaetxebarriak berak jaso zuela horrelaxe. Zatien banaketa-zenbaki erromatarrak berarenak dira; baita kortxeteen eta parentesien artekoak ere.
Kantaren ondoren honako informazio gehigarria dakar Omaetxebarriak, Martinak emana: “[Iban a Aránzazu,] «emendik oiñez, Altsasutik, gero eztakit nungo mendietatik, artzaiei amarna zentimo emanez bidea erakustearren». Ama Birjiña Urrikuaren (8 de septiembre) jairako joaten ziran. Kanta zar auek «okulluten lanien giñala-ta kantatzen» genituen... Don Martin Otermin apaizak erderaz egiten ez zien uzten. Dena euskeraz. «Intzakue zan, orain 40 urte bat illa. Tolosan egindako euskal katecismuak eman zizkigun. Tolosan epin (sic) zuan euskeraz (guk jarri esaten degu)»”.
Oharrak
58 III. atal hau “Izar eder bat” hasten diren baladen familiakoa da nolabait –badira hamabi AKDB datu-basean–.
59 A. Zabalak bere “Arantzazu'ra egin dut promes” erromantze berreraikiko 13. ahapaldian “sarri kaliza altxatu” aldaera hobetsi zuen, hemengo hau oin-oharrera bidaliz (Arantzazu, XLVIII, 1969, 471. zenb., 133. or.).