1 Errodrigotxu Baltzategiko,
Birjine-bilatzailea,
zorionian joan zinean
ahuntzaren bila mendire.
   
2 Ardizaintxue, pastoretxue,
erdu hona ta entzuizu,
aite harotza dozu zuk eta
hari esan egiozu,
egin deiala ermitatxu bat,
deritxona Arantzazu.
   
3 Hiru lata ta zortzi tailetxu,
eurak nahikozko 'ituzu,
gehiago bihar baldin badozu,
bertan aurkituko iatzu.

Lekukoa: Petra Zarrandikoetxea Omaetxebarria (Lumo)
Biltzailea: Ignazio Omaetxebarria (?)
Iturria: OEA, 14. dok.
AKDB, 202. erg.

AAB: 335

Doinu eta guzti dago kanta hau OEA sortan, Omaetxebarriak berak eskuz transkribatuta: lehenengo testua eta gero doinua. Doinuaren transkripzioan, hala ere, zalantza askotxo nabari da.

Lehenengo eta bigarren ahapaldiak alderantziz daude eskuizkribuan, baina alboan adierazita dago bien ordena zuzena, zenbakien bidez.