1 Mundu honetan nahi dituanak
zeruko lorak ikusi,
Arantzazuko mendian gora
behar du bidea ikasi.2 Arantzazura bidea luze,
gainera aldapa-goria;
aldaparen gain Haurtxoarekin
zeru bera dan Maria.3 Zidar labraduz atea eta34
diamantezko giltzia.
Urre-siloian jarririk dago
Birjina Andre Maria.
Biltzailea: Salbatore Mitxelena
Iturria: ABA, III-0 (4) (ABB, 654. or.; AHH, 111-112 or.)
AKDB, 233 erg.
Ahapalditan banatu gabe dago testua ABA-n eta ABB-n. Beste inon ez dut aurkitu aldaera hau, ez Arantzazuko Bilduma eta sortetan, ezta bestelakoetan ere, Mitxelenaren honetan izan ezik. Badirudi berak bildua dela, nahiz eta ez duen lekukorik aipatzen –inoren balada-testu aldaeren iturriak aitortu ohi zituen, aitortu, Mitxelenak–.
“Arantzazura bidean” balada “txukunduaren” ataltzat baliatu zuen aldaera hau berak (15-16 ahapaldiak) –ala beraren “txukunketaren” emaitza besterik ez ote da?– (ik. AKDB, 355. erg.).
Oharrak
34 S. Mitxelenak, ABB liburuko oharrean (671. or.) “zidar ebagiz” dakar eta ez “zidar labraduz”. Arantzazuko Bilduman ez dut beste inon aurkitu “zidar ebagiz” idatzita.