1 Abuztuaren hamabosgarren
Jesus Maria goizian
Birjina Amaren debotatxo bat
Arantzazura zijoian.
   
2 Oinetan ere zapata gabe
abitu beltza soinian,
San Frantziskoren korduetxo bat
gerrian hiru doblian.
   
3 San Agustinen liburutxo bat
eskutxo bien erdian,
pausua baratz botatzen zeban
Urtiagako gainian.
   
4 Hala bere ta baratzagua
San Eliasen parian.
Aingeru batek irten zioskan
San Eliasen parian.
   
5 Salbetarako helduko zala
Kurtzepizio gainian,
Kurtzepizio gainian eta
Birjina Amaren etxian.
   
6 Erregu eder egin ziozkan
Birjina Amari aurrian,
Birjina Amari aurrian eta
Santiagori oinian.

Iturria: G2T, 85. or.
AKDB, 195-1 erg.

AAB: 278

REA/JK, 21-22 or.koa bera da –ABK liburuak jasoa du (80-81 or.)–, 7. ahapaldia kenduta hemen. G2T-ko bariazio musikalengatik sartu dut hemen.