1 Izar eder bat atera27 zaigu
oi San Joan goizean,
haren argitan joan ginaden
Arantzazura bidean.
   
2 Birjina ama ta bere semea
topa nituen bidean,
kontseju on bat eman zidaten
Ama-Semeen artean.
   
3 Bizi litekeala munduan
ai hura umildadean,
berak jakinen zuela gero
zer egin azken finean.

Lekukoa: Mariano Altzuguren (Bera)
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturria: EERV, III, 675-676 or. (CPVE artxiboa)
AKDB, 248. erg.

AAB: 346

Balada-aldaera hau ez dago Arantzazuko Bilduma eta sortetan. Antonio Zabalak argitaratu zuen, zuzenean Azkueren esku-idatzietatik hartuta, berorrek argitaratu gabe utzi baitzuen, Zabalak dioenez: “Aldaera au Azkueren esku-idazkietatik kopiatu degu. Berak Bera-Bidasoako Mariano Altzugurenen aotik jaso zuen, baiña argitara eman gabe utzi”.


Oharrak

27 “Izar eder bat ateri zaigu” dakar jatorrizkoak.