1 Ia dirade hirurogei urte
sartu nintzala pastore,
eguno bere ez dot nik izan
hotzaz honenbat portune (sic).752 Mendi honerik [sic] Ilarmendira
hirureun bat pastore, (1)
Jaun zerukoak gorde nau, eze
hilgo nintzan neu bere.3 Pastore santu benturosoak, (2)
geldi zakiguz gaur hemen,
geldi zakiguz, kanta dezagun
zer igaro dan Belenen.4 Kortesiakin gelditzearren,
ze ezin nengoke luzaro,
ganaduakin mendi altuan
gau txarra pasauta nago. (3)5 Oi hau indriska ta inetasia!
Oi hau gabaren larria!
Ordu erdirik luzatu bage
hil zan artalde guztia. (4)6 Geure ama maite Andra Maria, (5)
gure barri zeuk dakizu:
ordu erdiko bizi izaterik
seguru inoiz ez dogu.7 Zazpi oin luze, hiru oin zabal
zerraldo bat apaindua, (6)
hantxe sartuta jartzen gaituez:
horra munduko pagua.8 Errodrigotxo, Errodrigotxo,
Birjina-bilatzailea:76
aita zeurea harotza da ta,
egin daiala esaizu.9 Zazpi teila ta hiru latatxu
urrean askoko dituz,
egin daiala ermitatxu bat,
deritxona Arantzazu.10 Oñatiarrak, Oñatiarrak
ea bada gaur dirautsut,
zeuen San Migel Oñatikora
birritan eratsi nozu,
hirugarrenez erasten banazu
kontuan edukiko 'tsut.
Lekukoa: Krisostoma Bengoetxea
Biltzailea: R. M. Azkue
Iturria: CPV, VIII, 39-634,762-763 or. (OEA, 32. dok.)
AKDB, 224 erg.
Azkuek honela dio oharrean: “Tan linda melodía era bien digna de que se le extirparan los barbarismos de la letra original”, eta “barbarismo” horien ordezkoak iradoki zituen oharretan. 8. ahapaldiari dagokionez, berriz, oker transkribatu zituen lehen bi lerroak argitaratzean, baina gero zuzendu “Fe de erratas”-en, oin-oharrean seinalatu dudanez.
Galduta ibili zen Azkue, ahapaldiaren irakurketa okerra ulertu nahian, aurreko bertsoko ‘zerraldo’ (=ataúd) ikusita, besteak beste: “Errodillachu (que no sé lo que es) Virgen amante de los villanos (sic), vuestro padre (??) es carpintero y decir que lo haga”, itzuli zuen; horren zentzurik ezaz jabetuta, beste honekin trukatzea proposatu zuen bere aldetik 8. ahapaldia:
Il-kutxatxo bat zugana-orduko
apalzale ama orrek,
senar zeurea arotza da ta,
egin daiala esaizu.
S. Mitxelenak ere agertu zuen bere harridura K. Bengoetxeagandik Azkuek jaso eta transkribatutako 8. ahapaldi horri buruz (ik. oin-oharra: ABB, 639. or.; AHH, 78-79 or.). Ez zuen noski Azkuek egindako zuzenketaren berririk.
I. Omaetxebarria ere, Azkueren “Fe de erratas”-eko zuzenketaz konturatu gabe, bere aldetik zuzentzera etorri zen: “Azkue interpreta en una forma curiosamente extraña y fúnebre –por influencia de la estrofa anterior– los trozos referentes a Aránzazu [8. ahapaldia eta ondorengoak] (...) En realidad la estrofa está mal unida como lo demuestra la falta de rima: billauzalea con esaizu. En otras versiones está asi: Errodrigotxo, Errodrigotxo / Birjiña billatzailea / auntzaren billa joan ziñian / Arantzazuko mendira. // Errodrigotxo Baltzategiko, / neure esan bat eidazu; /Aita zurea arotza da ta / etortzeko esaiozu... // Egin daidala ermitatxo bat...”. Era ironikoz amaitu zuen Omaetxebarriak bere iruzkina: “Como se ve, aquí no hay ni rodillas, ni Virgen amante de los villanos, ni se trata de hacer ataudes, ni se habla del carpintero San José, sino del padre de Rodrigo de Balzategui”.
Bere interpretazioa eskaintzen digu Omaetxebarriak kanta honena, CPV-koa osorik bere eskuz OEA-n kopiatu ondoren. “Pot-pourri curioso” definitu zuen, hasteko. Eta honela dio azpian idatzitako bere iritzi kritikoan: “Esta mezcla de diferentes poesías, unidas por extrañas asociaciones de ideas, se parece mucho a un sueño. Y no es fácil interpretar –siquiera explicar– un sueño. Un conocimiento completo del cancionero popular podría hacernos reconocer las diferentes procedencias de las diferentes fragmentos”.
Omaetxebarriak bere aldetik argitaratuak ditu kanta honetako zatiak, Arantzazuko Andre Mariari zuzenean dagozkionak “Rodrigo, el hijo del carpintero” aipaturiko artikuluan, hainbat ohar kritikorekin (Arantzazu, XXIX, 1944, 249. zenb., 260-264 or; ik. AIZ, 208-210 or.).
Oharrak
75 ‘(sic)’ hori Azkue biltzailearena da.
76 Kanta inprimatzean “Errodillatxo, Errodillatxo / Birjiña billau-zalea” transkribatu zuen, baina geroago konturatu zen okerraz, eta “Fe de erratas” eranskinean zuzendu zuen, eta ‘Errodrigotxo’ eta ‘Birjiña-billatzallea’ idaztea adierazi (CPV, II, Eranskina, 57. or.).