1 Arantzazu mendiko
paguaren onduan
Birjina Arantzakua
neukan nik goguan.
Lo...2 Birjina Arantzazuko
Amatxo nerea,
ez eidazu mudatu
hau nere semea.
Lo...
Iturria: REA/JK, 31 or. + G2T, 86 or.
AKDB, 021-1. erg.
AAB: 284
Aldaera eta konbinazio hainbatetan ageri zaigu kopla hau Arantzazuko Bilduman. Dena dela, ez da Arantzazukoa bakarrik, eta Urkiolan ere ageri da, adibidez, lekua aldatuta: “Urkiola mendiko...”.
J. A. Lizarraldek 1932an argitaratu zuen kanta hau (“La Virgen de Aránzazu en el Romancero Vasco”, in: Arantzazu, XII, 1932, 238. or.); REA/JK-tik hartuta dago, baina lehen ahapaldiko “Lo...” epifonema kenduta.
Iturri-indikaziorik gabe kopiatu zuten hemengo hau REA/JK koadernoan. Ondoren Omaetxebarriak J. K. Gerrak Euskalerriaren alde aldizkarian argitaratuaren erreferentzia gaineratu zuen; hona erreferentzia osoa: “Los cantares del euskera”, in: Euskalerriaren alde, XIII, 1923, 239 zenb., 427. or.
Testuan ia berdinak dira goikoa eta Gerrarena, baina ez guztiz, azpian ikus daitekeenez; epifonemarik ez du gainera Gerrarenak (AKDB, 021-2):
Arantzazu mendiko
paguaren onduan,
Birjina Arantzazuko
neukan nik goguan.Birjina Arantzazuko,
Amatxo nerea,
ez eidazu mudatu
hau nere semea.