1 Izar eder bat ateratzen da26
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
hura San Joan goizean.2 Haren argian ni joan nintzen
Arantzazura bidean,
kontseju on bat eman zidaten
Ama-Semeen artean.3 Ona ta umil izan nendila
munduan nintzen artean,
gero berak jakinen zuela
zer egin ahal zezakean.
Lekukoa: Barbara Bakaikoa (Arbizu)
Biltzailea: Fernando Urkia
Iturria: EERV, XI, 683. or. (Aitzolen Bilduma)
AKDB, 253. erg.
Balada-aldaera hau ez dago Arantzazuko Bilduma eta sortetan. Antonio Zabalak argitaratu zuen, zuzenean Aitzolen Bildumatik jasota, oharrean aitortzen duenez: “Jose Ariztimuño Aitzol apaiz jauna zanaren bilduman. Poesías populares 1933 mordoan. Colamus carmina nostra zorroan”. Lekukoa: «Bakaikoa ta Andueza'tar Barbara'ri artutako bertsoak, Arbizu'n». Biltzailea: «Urkia'tar Pernando, canónigo regular de Letrán, Oñati'n»”.
Oharrak
26 Kanta-hasiera hau oso ezaguna zuten Arantzazun, hainbat aldaerako baladetan. Salbatore Mitxelenak San Inazio Loiolakoaren egunari egokitu zion horrelakoen lehen puntua (ik. “Uztaillaren 31: «Iñazio gure patroi aundia»”, in: Arantzazu, XXVI. 1946, 272. zenb., 194. or.).