1 Jesus esanda hasitzen gera
emanaz printzipioa,
bide batean bilatu nuen
aingeru guardakoa,
aingeru guardakoa.2 Nik berriz ere bilatuko det
bide luzean banoa,
bide luzean banoa eta
bide onetik banoa,
bide onetik banoa.3 Nik ura zer zan ez nerekien [sic],
larga nijoan pijoa,
nik berriz ere bilatuko det
bide luzean banoa,
bide luzean banoa.4 Usotxu txuri hego-nabar bat
..............................91
hegoren bata busti bagerik
bestea zigari [sic] doa,92
ordu hontantxen emango diot
anima gorputzakoa,
arren eraman behar dedala
bera dijuan lekura,
bera dijuan lekura eta
Birjina Amaren etxera.5 Birjina amaren magaletatik
iturri dultze bat doa,
Jesus, hau ura dultze ta presko
Amaren magalekoa,
Amaren magalekoa.6 Hiru dontzeila josten ai dira
Birjina Amaren beloa,
dontzeilak ere ederrak, baino
beloa ederragoa,
beloa ederragoa.
Lekukoa: Josepa Dorronsoro (Ataun)
Biltzailea: Jokin Dorronsoro
Iturria: EERV, 700-701 or.; Aitzolen Bilduma)
AKDB, 254. erg.
Balada hau aski ezberdina da Arantzazuko tradizio handiko aldaerekin konparatuta; ez du gainera zuzenean Arantzazurik aipatzen, eta ez dago hango Bilduman; azken ahapaldiak, berriz, Arantzazuko zenbait aldaeraren oihartzun zuzenekoa du, zazpi badira ere Arantzazuko Andre Mariaren dontzeilak, eta ez hiru. “... ordu hontantxe emango diot / arima gorputzako...” delakoak ere (4. bertsoa) badu kidekorik liburu honetako beste kantetan (ik. “Bide batean topatu nuen”).
Beharbada horregatik Arantzazukoen artean sartu zuen Antonio Zabalak, zuzenean Aitzolen bildumatik hartuta. Iturriari buruz honela dio EERV-k: “Jose Ariztimuño Aitzol apaiz jauna zanaren bilduma, Ataungo Jokin Dorronsorok bialdua. Alboan argibide au du: «Josepa Dorronsorori entzun diot abesti au». Dorronsoro'tar Jokin”.
Zabalari jarraituz, Arantzazukoen artean sartu dut.
Oharrak
91 Puntuzko lerroa EERV-koa da, ahapaldiari falta zaiona adierazi nahian edo. Badirudi bi ahapaldi batuta daudela hemen; eta, dena dela, zerbait hautsita dago eskema.
92 Badirudi beste honetara ebakitzekoa dela: “besteaz igari doa”.