Aida txuritxo!
Aida gorritxo!
Begira dagon horri
begia galdu bekixo.
Biltzailea. Jose A. Lizarralde (?)
Iturria: J. A. Lizarralde, “Manifestación de la Madre de Dios
a los vascos en Aránzazu, según la leyenda”.
Arantzazu, I, 1921, 4. zenb., 88-90. or.
AKDB, 362. erg.
Lizarralde bera izan daiteke kopla honen biltzailea; baina ez du lekukorik aitortzen. Arantzazuko hasierako ermitagintzaren gorabeheren testuinguruan kokatzen du berak kopla hau bere artikuluan.
Joan San Martinek Arrateri buruz dakar antzeko kanta (“Arrateko kantategia”, in: Zenbait, Homenaje a Odon Apraiz/Odon Apraizi omenaldia, Arabako Foru Aldundia, 1976, 339. or.):
Aida, txuri ta belio;
zelataka dagoanari
begiak urten bekio;
berriz makurka dagoana,
oker gelditu beio.
San Martinek berak dioenez, “Euskal Herrian oso zabaldua dago elizagintzan ari zirenei materialak beste toki batera aldatzearen kondaira” (339. or.); horri buruz J. M. Barandiaran aipatzen du berak: Obras completas, I. t., Bilbao, 1972, 28-29 or. Gainera ez da euskal folklorekoa bakarrik horrelako tradizioa, beste herrietan ere aurki daiteke antzekorik. Dena dela, Arantzazukoak bere testuinguru berezia du, Lizarralderen artikuluan ikus daitekeenez.