1 Birjina Amaren bezpera da-ta
goazen Arantzazura.
Arantzazura bidea luze
hara orduko kantsatu.
Birjina Ama ta bere semia
bidean ditut upatu [sic, topatu].2 Kontseju on bat eman ziraden
Ama-Semien artian
ona ta umila izan nadila
munduan nintzan artian.
Gero berak jakinen zuela
zer eginen azken finean.3 Ai artzaitxua! Ai artzaitxua!
Neri esan bat egizu:
aite hori zurgina duzu,
honera biali dezazu [sic],
ermita honi para deiola
apiotxo bi aldian,
apiotxo bi aldian eta
zazpi teilatxo ganian.
Zenbeit amaren seme maite [sic, maitek?]
izanen de [sic, du?] hemen ostatu,
baita bere kaliza goratu.
Lekukoa: Maria Lizarraga (Etxarri-Larraun, 1956)
Biltzailea: Julian Alustiza
Iturria: OEA, 18. dok.
AKDB, 206. erg.
Berdin hasten den hainbat aldaera dago AKDB-n; hiru CPV-tik jasoak (ik. AKDB, 035., 222. eta 223. erg.ak). Beste bat Aitzolen Bildumakoa eta EERV-k argitaratua (ik. AKDB, 251. erg.).