1 Birjiniaren gaba da gaur-ta,
desagun beran kantie,64
nik esango dot kantie, baina65
ondo erantzun jentie.2 Jaioak zor dau eriotzie,
gauza eskusa bagie,
ni berau bere jaio nintzen ta
zor daukat eriotzie.3 Eriotzieri gauza bategaz
oi natxako ni kontentu,
aberatsari diruekaitik
ezin leiola parkatu.4 Aberats horrek diruak ditu
pobriek umildadie,
umildadiek edegiten dau
zeru altuen atie.665 Harri labraduz eginde dago
zeru alture bidie,
arantza baltzez eginde dago
inpernurako bidie.6 Briedure pinez eginde dago
zeru altuen atie,
burdine goriz eginde dago
inpernurako atie.7 Zein larrosa ta zein krabeline
dago zeruen salie,
larrosa horreik samurrek die,
kontuz ibilli jentie.
Lekukoa: María de los Angeles Martitegi (Gernika, 1936)
Biltzailea: Ignazio Omaetxebarria
Iturria: REA/JK, 125. or.
AKDB, 121. erg.
Honako kanta hau I. Omaetxebarriak berak bildu zuen eta Arantzazuko REA/JK-n kopiatu, doinurik gabe; kopiaren oin-oharrean, berriz, CPV-ko bi kanta aipatu zituen berak, berdintsu hasten direnak: “Birjinearen gaba da eta” (IX, 23-738, 856. or.) eta “Birjinearen gaba da gaur da” (IX, 24-739, 856-857 or.) –Omaetxebarriaren oharreko zenbakiak (51-52) CPV obraren lehen edizioko koadernoko orrialdeak dira–. Azken bi horiek OEA-n jaso zituen berak (19. dok.), besteren batek kopiatuta; honako honen jarraian eskaini ditut.
Argi dagoenez, ez hau eta ez ondorengo biak dira Arantzazuri buruzko kantak, baina badirudi Arantzazuko erromesen gaubeiletako kantak direla. Otoitzaldiaren gidari edo zuzentzailea ageri da bertan, besteak erantzuna ematera gonbidatuz.
Oharrak
64 ‘Desagun’ hitzaren gainean “(de esan)” idatzi zuen Omaetxebarriak.
65 Jatorrizko eskuizkribuan ‘baia’ dago idatzita itxuraz.
66 Balada honen lehen lau ahapaldiak aipatuz, honetara dio Joxe Azurmendik (“Arantzazuko kanta zahar zaharrenaz ohar historiko batzuk” aipaturiko epilogoan, ABK, 183. or.): “Haizu da, menturaz, Hilobi eta Gorpu Santuaren debozio partikular honekin lotuta ikustea heriotzaren meditazioko puxketa batzuk”.