1 Rodrigo deritxona
pastoretxu bat zan,
zapatu egun baten
ahuntzetan joan zan,
hantxe topatu eben
Birjina arantzan.
   
2 Aita zeuria harotza da ta,
mandatu egin iozu,
egin deidala ermitatxu bat,
deritxona Arantzazu,
zazpi teila ta hiru latatxu
urrian nahiku izango ditu,
   
3 San Frantziskoren seme on askok
han izango dabe ostatu.
Nere Ama Birjina
Arantzazukoa,
zein izango ete da
neure komentua?

Biltzailea: Kardaberaztarrak (1935)
Iturria: EERV, XXX, 698. or.; Aitzolen bilduma)
AKDB, 255. erg.

A. Zabalak zuzenean Aitzolen bildumatik jaso zuen. Iturriaren berri eman ondoren, hona: “Jose Ariztimuno Aitzol apaiz jauna zanaren bilduma, 1935 urtean Gipuzkoan, Plazentzian, Kardaberaztarrak izeneko apaizgai-taldeak jaso eta bialdua”.

Eta zera gaineratu zuen Zabalak bere aldetik: “Irakurlea oartuko zanez, erromantze zaarrren eta bertsopaperen puskak alkarri erantsita daude aldaera ontan”. Izan ere, lehen bertsoa Telleriarteko Plazaolaren “Gure Ama Birjina” bertso sortako (1854) 3. bertsotik hartuta dagoela dirudi.