1 Egune zala, egune zala,
bart gaberdie zanean,
egunerako egin nituzen
zazpi legua bidean.
   
2  Zazpi legua bidean eta
Arantzazura ninoian,
Birjinea ta bere Semea
topau nituzen bidean.
   
3  Emon eustien kontseju on bat
Ama-Semeen artean:
izan nadila ona ta umilde
munduan nazen artean,
gero ez dodala damu izango
zeruko tribunalean.

Biltzailea: Eulojio Gorostiaga (Zeanuri)
Iturria: EERV, XVII, 687. or. (Anuario de Eusko-Folklore, 1924)
AKDB, 261. erg.

Anuario de Eusko-Folklore-tik hartu zuen EERV-k aldaera hau; honetara dio oharrean: “Beste aldaera au Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore, 1924 urtekarian argitaratu zan, 69 orrialdean, Eulojio Gorostiagak Zeanurin jaso eta bialduta”. ABK-k ez zuen aldaera hau jaso, Arantzazuko artxiboko Bilduman ez dagoelako beharbada.