1 Artzai Rodrigo Baltzategiko
“Antxo Txapel” deitzen dana,
Aloña mendi tontor aldera
zan goiz-goiztikan juana.
   
2 Han bat-batian, agertzen zaio
arantza zorrotz gainean
zeruetako Ama Birjina,
Jesus duela besuan.
   
3 Errodrigotxo laister juan zen
bai Oñatiko kalera,
hango kristau ta sazerdotiai
zer zan kontu ematera.
   
 4 Txoragarrizko berri gozoa
bihotz pozkidagarria
laisterka nator kontatutzera,
aitu bertatik egia.

 

Biltzailea: Ignazio Omaetxebarria (?)
Iturria: OEA, 16. dok.
AKDB, 204. erg.

Arantzazuko baladen zatiak eta Toribio Alzaga-Buenabentura Zapirainen “Txanton Piperri” operarenak bateratzen dituen kanta hau I. Omaetxebarriaren artxiboan (OEA-n) bakarrik aurkitu dut, berak eskuz idatzita. Badirudi herritar kantariren baten ahotatik berak jasoa zuela, baina ez du lekukoaren izenik, ez herriarenik, ematen.