Izar eder bat ateratzen da
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
hura San Joan goizean.
Haren argian ni juan nintzan
Arantzazura bidean.
Kontseju on bat
..........................
Lekukoa: Martina Sanz Ganboa (1956)
Iturria: OEA, 22. dok. / OEA, 17. dok.
AKDB, 214. erg.
Erdizka utzi zuen Omaetxebarriak aldaera hau; lekukoaren berri, ordea, argi emanda: “Martina Sanz Ganboa (71 urte)”. Bere artxiboko beste paper batean utzi zuen osatuta hori (OEA, 17. dok.), “Birjina Amaren bezpera da-ta” baladaren barruko III. zati bezala. (ik. AKDB, 205. erg.); honetara:
Izar eder bat ateratzen da
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
hura San Joan goizean.
Haren25 argitan ni joan nintzan
Arantzazura bidean,
Birjina Ama ta bere Semea
topa nituan bidean.
Kontseju on bat eman zidaten
Ama-Semeen artean,
ona eta umila izan nendila
munduan nintzan artean;
Gero berak jakinen zuela
zer egin azken finean.
Oharrak
25 Jatorrizko bi eskuizkribuetan ‘arren’ dago idatzita.