1 Errodrigotxo Galtzategiko,
erdu hona ta entzuizu:
aita zurea harotza da ta,
datorrela esaiozu.
   
2 Ermitatxo bat egin beogu,
deretxana Arantzazu,
hiru lata ta zazpi teilatxo
zerbaiten askoko ditu. (1)
   
3 Errebainuen bila zoazela (2)
topa zindun Birjinea, (3)
Errodrigotxo Galtzategiko,
erdu hona ta entzuizu.

Lekukoa: Estanislao Angoitia (Arratia)
Biltzailea: Eulojio Gorostiaga
Iturria: EERV, XXIX, 697. or. (Anuario Eusko-Folklore; 
Aitzolen bilduma)
AKDB, 260. erg.

EERV-k honela dakar bere iturriaren informazioa: “Eusko-Folklore, Materiales y Cuestionarios, Vitoria, Julio de 1925 urtekaria, oar onekin: «Recogido en 1925 por D. Eulogio de Gorostiaga, de Ceánuri». Ondoren beste hau: «Baita Jose Ariztimuño Aitzol apaiz jauna zanaren bilduman, Akio, 1932 zorroan. Billaroko Eulojio Gorostiagak bialduta, oar onekin. «Angotia'tar Estanislaok esanda iyekituak. Arratian ezagunak dira»”. Jakin ez, bi iturrietakoak berdin-berdinak diren ala ez. Agian EERV-k beheraxeago ematen dituen “Aldaketak” Aitzolen iturriko ezberdintasunak adieraztera datoz.