Testua: Salbatore Mitxelena
OKA-1969, 43. or.
Doinua: Herri-doinua (bertso-doinua)
OKA-1969, 19. kanta, 42. or.
– AAB: 231, 274 –
Agertutzean eskatu zenun:
“Ermitatxoa eidazu,
ermitatxoa eidazu eta
nerea izango zera zu”.
Oraintxe, Ama, sekula baino
hobea altxako dizugu,
gure lehiaren ezaugarri ta
Erregin horren jarleku.
Euskal fedeak merezi duen
eliza ederra izango du,
zure ahotik entzuten dula:
“Seme zaitut, Ama nauzu”.
Ondo dakigu beharko dela
hamaika neke ta kostu.
Dunak dunakin danok lagunduz
halare altxako dugu.
T'esango ere: Gurea zara!
Gurea Zu! Zureak gu!
Kanta hau ez da ageri, jakina, Mitxelenaren Poema handian; hori argitaratu zuenean (1949), artean hasi gabe zegoen Basilikaren eraikuntza; baina kanta--liburu txikia paratu zuenean aurrera zihoan hori. Horretarako diru eta limosna-eske zabala laguntzeko elizan edo plazan botatako bertsoak dirudite, gero OKA-n jasoak: “Dunak dunakin danok lagunduz / halare altxako dugu”. Dena dela, Mitxelenaren Poema-ko zenbait ideia eta esamolde aurki daiteke kanta honetan ere; nolabait horren sintesia ere eman nahi izan zuela dirudi.
Doinua 10/8 egiturakoa eta bederatzi puntukoa da.