Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko kanta berriak

Aurkibidea


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera

  • 01.- Jose Ignazio Aranaren Abesti-testuak
    • Ama Birjina Arantzazukoari (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari Agur ona edo salbea (1881)
    • Azken agurra Ama Birjinari (1881)
    • Itsasoko izar Birjina (1881)
    • [Arantzazuko Ama Birjina] (1950?)

  • 02.- XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • [Agur, agur, agur, Maria] (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari agurrak (1881)
    • Zortzico a la Virgen de Arantzan-zu (1881)
    • Arantzazuko Birjina Amari erregu bat (1881)
    • Gozos a Ntra. Sra. de Aránzazu (1881/1920?)
    • Arantzazuko Birjinari Laukoak (1881)
    • Zortziko Haundia Maria Arantzazukoari (1881)
    • [Arantzazutik degu albiste berria] (1886)
    • Bertso berriak, Arantzazuko peregrinaziorako jarriak (1886)
    • [Ama maite Mariak] (1886)
    • [Salbe errugabeko] (1886?)
    • a la Sma. Virgen de Arantzazu (~1890)
    • Aloñako artzaia (1898)
    • [Txoragarrizko berri gozoa] (1899)
    • [Ongi etorri gure artera] (1899)
    • [Arantzazuko Ama Maria] (1899)

  • 03.- XX. Mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Zer egun pozgarria (~1910?)
    • Aloña Mendi[ko euskal erregina] (1910?)
    • Arantzazuko Miren Garbiari [obertikia] (1912)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1912)
    • Arantzazuko Ama Birjinari bederatziurrena (1915)
    • Gozos a la Santísima Virgen (1915)
    • Errukiz begira iguzu. Otoia (1917)
    • Arantzazura (1918)
    • Bene-benetan maite zaitugun Ama (1918?)
    • Nere Ama Birjina (1918)
    • Gorantz [dijoaz nere begiak] (1918)
    • Ama laztan bat (1918)
    • Arantzazuko Ama Maite (1918)
    • Arantzan zu?... (1918)
    • [Arantzazun Maria] (~1918?)
    • Arantzazu aldean (1918)
    • Izar eder-eder (1918?)
    • Gipuzkoaren herrizai nagusi (1918)
    • Zure oinetan, Ama (1918)
    • Nere poza Arantzazuko Andre Maria (1918)
    • Agur orbangabeko (1918)
    • Goazen Arantzazura (1918)
    • Aurrera (1918)
    • Zera Zu Jesusen (1918)
    • Goazen poz-alai [Arantazura] (1918)
    • Gipuzkoako zaindariari (1918)
    • Arantzazuko Amari (1) (1918)
    • Arantzazuko Amari (2) (1918)
    • Zaindu zazu, Ama Miren (1918?)
    • Arantzan zu? (1920)
    • Arantzazuko ama neskutsa[ren kanta] (1921)
    • Aloñapeko [Ama] (1897 + 1921)
    • Atsekabe Garratzetan (1921)
    • Ene Ama arantzazukoa (1921)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1923)
    • Deitu Zugana...! (1923)
    • Donostiatik etorri gera (1924)
    • Arantzazu aldean (1928)
    • Hainbat edertasun (1929)
    • Himno a la Virgen de Arantzazu, Patrona de Guipúzcoa (1931)
    • Sabatina
    • Aloña mendian (1934)
    • Agur zuri, Birjin Arantzazuko Salve Mater (1935)
    • Gora, gora, Frantziskoren semeak (1935)
    • Eusko Frantziskotar Ereserkia (1935)
    • Otoitza [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko Amari (1) (1935)
    • Arantzazuko Amari (2) (1935?)
    • [Agur, oi Arantzazuko]
    • Arantzazuko anaidiaren eresia (1936)
    • [Euskaldunen Ama Kutun] (1936)
    • Mendi gain-gainean (1946)
    • Arantzazura bidian (1949)
    • Arantzazuko Ama (1949?)
    • Arantzazun berri bat (1950)
    • Oi Arantzazu! (1950)
    • Txoko goxo, Arantzazu (1950)
    • Arantzazura [erromerian] (1950)
    • Arantzazuko Ama (1952)
    • Arantzazu mendiko (1954)
    • Arantzazuko agurra
    • Arantzazuko Amari poz-jarioak (1954)
    • Arantzazuko Ama maite (1956)
    • Otoia (1956)
    • Arantzazuko Birjin laztana (1956)
    • Arantzazuko Ama
    • Aloña. Arantzazuko mendi abestia (1956?)
    • Agur Arantzazuko (1) (1956)
    • Agur Arantzazuko (2) (1956)
    • Arantzazuko Ama Birjinari (1956?)
    • [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko [fraide Gazteak] (1956)
    • Eskaria (1958)
    • Arantzazun (1962)
    • Arantzazu! (1964)
    • Arantzazuko Ama Birjina. Bertsoak (~1970)

  • 04.- Salbatore Mitxelena
    • Zazpi Ahizpatxo (1949)
    • Arantzazuko kanta (1949)
    • Herriarena ala praileena? (1949)
    • [Ermitatxo bat] (1949)
    • Oñatiarrak [Errodrigokin] (1949?)
    • Kristau animak (1949)
    • Zeruak non nahi dun... Hantxe! (1949)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1) (1949-1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (2) (1949-1952)
    • Uxo Mandataria (1947-1952)
    • Ardi txuriak (1949-1952)
    • Egunsentia (1949)
    • Ermitatxoa eidazu... (1949)
    • Aida txuri! aida gorri! (1949)
    • Zazpi ahizpatxo (1947-1952)
    • Arantzan zu? (Zazpi Ahizpatxo) (1949)
    • Lore ta Izar (1947)
    • Hegatan (1949)
    • Sorginak (1949)
    • Boga, marinela (1949)
    • Terranoba kaietan (1949)
    • Itxasoan urak haundi (1949)
    • Zaldibarko neskatxarena (1949)
    • Alargunarena (1949)
    • Zure errukizko (1881-1949)
    • Zuk zer dezu, Arantzazu? (1946-1949)
    • Arantzazu erre zanekoa (1949)
    • Basilika berriarena (1952)
    • Horra Eliza jasoa! (1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (3)
    • Gure Oroitz

  • 05.- Bitoriano Gandiaga
    • [Harkaitzeko elorria] (1959)
    • [Hementxe, hemen dago] (1951-1955)
    • Artaso [lotan] (1972)
    • Aizkorriko kurtzeari (1994)
    • Andre Maria Zeruetako (1993-1999)
    • Andre Mari, zure elorria (1993-1999)
    • Andre Mari Elorriko (1993-1999)
    • Tiriki, tauki, tauki (1972)

  • 06.- Iñaki Beristain
    • Arantzazu Liturgiakoa
    • Txoko Argi, Arantzazu
    • Ez dugu bakerik
    • Oi Arantzazu!
    • Erromesen arreba (1993)
    • Arantzazuko Ama on
    • Amets Kabi (2003)
    • Otoitz Leku (2003)
    • Pizkunde egunsentia (2003)
    • Agur, agur

  • 07.- Arantzazu eta Ainhoa
    • Begira zazu, Maria
    • Arantzako Ama Birjinari (1924)
    • Arantzazurat, Ainhoa gaindi

Bilatzailea

[Agur, agur, agur, Maria] (1881)

Ama Birjinari egiteko agurrak

Testua: Felipe Arrese Beitia
Lehen edizioa (testua eta doinua): AVAC, 27-33 or.
Doinua: Modesto Letemendia
– AAB: 015-020 –

Kantartea

Agur, agur, agur, Maria
Agur, agur, guztiz garbia.

Kantaldiak

  1. Gloria ta alabantzak
    Ama Birjinari,
    arantzaren gainean
    agertu zanari.

    Agur, agur...

  2. Zu zaitugu guk Ama
    euskaldun herrian,
    laguntzaile sendoa
    premia guztian.

    Agur, agur...

  3. Kristau gerrarientzat
    gordetzailea zu,
    batailetan zerorrek
    lagundu dituzu.

    Agur, agur...

  4. Ekaitz gogor artian
    ta larrialdian,
    zenbat gorde dituzu
    itsaso erdian?

    Agur, agur...

  5. Ujola haundietan
    ia txit itoak,
    biziz atera ditu
    zerorren eskuak.

    Agur, agur...

  6. Osau ezinda inork
    zenbat gaxo triste,
    zure graziarekin
    sendatu dirade.

    Agur, agur...

  7. Eman izan diezu
    beste batzuei bista
    zeudenai oso itxu,
    ezin ikusita.

    Agur, agur...

  8. Gorputzez geldituak
    eta elbarriak,
    asko jarri dituzu
    zuk ibiltariak.

    Agur, agur...

  9. Azkenez hilak ere
    dituzu bai piztu,
    Jaungoikoaz hurrengo
    guztia ahal dezu.

    Agur, agur...

  10. Jaunak apropos zera
    mirariz egina,
    inor parerik gabe,
    Ama ta Birjina.

    Agur, agur...

  11. Haren baratzan zera
    lore doatsua,
    Gizon eta Jaungoiko
    da zure frutua.
    Agur, agur...

  12. Zurekin gauz(a) haundiak
    berak egin ditu,
    grazia ugariakin
    zinduzan gaineztu.

    Agur, agur...

  13. Hortxe zinan agertu
    mutil artzaiari,
    errukia hartuta
    Euskal Herriari.

    Agur, agur...

  14. Haitz hau zer zan lehenago?
    eremu tristea,
    orain berekin dauka
    Zeruko onrea.

    Agur, agur....

  15. Zuregan hutsik, Ama,
    birtutea dago,
    haitz hura bera baino
    askoz garbiago.
    Agur, agur...

  16. 16O Birjina Maria!
    Zer dezu irudi?
    Elur egin berria
    ez zu bezin zuri.

    Agur, agur...

  17. Anima ta gorputzak
    zahar zein gazteak
    hor daduzkatzu danak
    pozkidaz beteak.

    Agur, agur...

  18. Aditu zazu, Ama,
    arantza-tronutik:
    euskaldunen fedea
    gorde zazu zutik.

    Agur, agur...

Kanta honen lehen edizioa 1881ekoa da, AVAC liburuxkan emana. Leloaren hasierarekin da ezaguna kanta hau Arantzazun: “Agur, agur, agur, Maria”. Horixe eman diot titulu nagusitzat, eta AVAC-ekoa azpititulutzat ipini dut. Liburu hori Donostiako KMK liburutegian aurki daiteke (Julio Urkijo funtsean), eta baita Arantzazuko Musika Artxiboan ere. Donostiakoaren barruan kantaren lehen partitura inprimatua ere aurki daiteke, orri soltean.

AVAC-eko titulu berarekin kantaren jatorrizko testuak, eskuz idatziak, Arantzazuko Artxibo Historikoan daude; bi kopia dira: 1) Bata, autoreak bere eskuz egindakoa seguruenik, koaderno txiki batean dago, azken orrialdeetan –aurrekoetan “Ama Birgina Arantzazucoaren cantac” bertso sorta dago, “Izango dira munduan asco” hasten dena–. ‘A’ kopia deitu dut. 2) Bigarren kopia kopiatzaile kaligraforen batek idatzia da seguruenik, autoreak berak eskatuta –eta ordainduta–; ‘B’ kopia deitu dut. ‘A’-n bi lerrotan daude kopiatuta ahapaldiak; ‘B’-n, lau lerrotan; testu-aldaerak txikiak dira bien artekoak: ortografiazkoak; eta morfologiazko txikiren bat edo beste, eta testukoren bat; ortografiari dagokionez, ‘B’ kopia geroagokoa da zalantzarik gabe, eta bertan ‘c’ ozena geroago ‘k’ bihurtu da hainbatetan. Aldaera guztiok uste izatekoa da autoreak berak beste kopiaren batean eginak, edota berak kopiatzaile kaligrafoari adieraziak direla. Inoiz badirudi kaligrafoak berak aldaketatxoren bat sartu ote duen ere, nahita –15. bertsoan ‘Virtutea’ ‘birtutea’ idatzi du– nahiz nahasita, nahiz oker irakurrita. Inprimatzean, berriz, (AVAC-eko edizioan, 1981) aldaera ortografiko askotxo sartu zituzten: k>c, gi>gui, kin>quin. 9-11 ahapaldiak, eta 17.na, berriz, askotxo aldatu zituzten; baita testu-aldaketaren batzuk, ahapaldiren batzuetan. Azken hau testu nagusitzat hartuta, besteetako aldaerak azpiko oin-oharretan seinalatuak ditut.

Kantaren bigarren edizioa 1886koa izan daitekeela uste dut, kanta-orri batean aurkitzen dena, “Arantzazuko Amari. Zortzikoa” tituluarekin, eta azpian lau estrofa dituela. Arana–Letamendiaren “Arantzazuko Ama Birjiña” kantarekin batera dago orrian. Bien doinuak Letamendiarenak dira –orrian Letamendia dago idatzita, eta ez Letemendia; 1887an hil zen musikaria–; bere inprimategi marka berezia du orriak, urterik gabe: “Tolosan, E. Lopez'en echian”. Uste dudanez, 1886ko Arantzazuko Andre Mariaren koroazio-ospakizunetarako aterea izan daiteke bigarren abesti orri hori. “Arantzazuko Ama Birjina” kantari egindako oharretan aurki daiteke honi buruzko azalpen zabalagorik.

Gorago esan dudanez, lau ahapaldi ditu partiturak azpian, AVAC-eko ediziotik hartuak: 1., 2., 13. eta 18. ahapaldiak; bigarren ahapaldiko laugarren lerroan hitz bat aldatu zuen: “premia guztian” esan beharrean “biar dan guztian” idatziz. Tolosako E. Lopez etxeak argitaratu zuen hori ere. Bi kanten esku-orri bera beste edizio batean ere aurki daiteke, triptiko formako liburuxka orrian (1910); erromesentzako izanik, Arantzazuren kondaira laburra eta otoitzen bat edo beste ere badago.

1903an Ama Birjiña Arantzazu-koaren kondaira ta bederatziurrena liburua argitaratu zuten; bertan aurki daiteke Arrese Beitia–Letamendiaren kanta hau ere, partitura eta guzti, “Ama Birjiña Arantzazukoari azken agurrak” tituluarekin, dirudienez zuzenean AVAC-etik hartuta: leloa eta 9 ahapaldi, tarteka aukeratuak; ortografia eguneratuta.

Hortik aurrera Arantzazuko erromesentzako abestien esku-orrrietan edo liburuxketan maiz aukeratu izan dute Arrese Beitiaren abesti hau –batzuetan Letamendiaren doinu eta guzti–, bertako zenbait ahapaldi aukeratuz: 1920koa da horietako bat, Arantzazura bidezkundeko abestiyak izenekoa –horri buruzko azalpen gehiago ikus Bibliografiaren azkenean–. Antzekoa da 1928an atera zuten Arantzazu titulukoa, Oñatin argitaratua, eta hemengo kanta honetaz gain, “Arantzazuko Ama Birjina”, “Donostiatik gatoz”, eta “Agur Jesusen Ama” dakartzana, bakoitzaren partitura eta guzti. Bizente Aranburuk ere bere Colección de cantos religiosos / Eliz Abesti sorta kanta-liburuan sartu zuen (381. or.), leloarekin batera 1-2-13-4 estrofak aukeratuz, ordena horretantxe, honako titulu honekin: “Azken agurra Arantzazu'ko Amari” –liburuan ‘kantaurrea’ da leloa eta ‘kantarteak’ dira estrofak–. Lehen kantarteko “Gloria ta alabantzak” aldatu egin zuen, eta “Aintza ta goralpenak” idatzi.

Salbatore Mitxelenak kanta honetako bi ahapaldi (2.a eta 4.a) jaso zituen bere Bizi nai liburuan (AEP-2, 297. or.); eta bere Ogei kanta Arantzazuko liburuxkaren eranskinean jaso zuen (leloa eta 3 ahapaldi), doinurik gabe.

Bestalde, hainbat musikariren inspirazio-iturri izan zen abesti hau: Ik. Arantzazuko Abestien Bildumako (AAB-ko) 015-020 zenbakikoak. Manuel Burgès-en harmonizazioa, sei ahots eta organorako egina (AranMusArtx, D 3) 1920 ingurukoa izan daiteke. Beharbada geroxeago gaztelaniazko testua, Ignazio Aberasturirena (1929), egokitu zioten Burgèsen partiturari (AranMusArtx, D 32): “Adios, adios, Virgen querida”, baina Letamendiaren doinua bakarrik (duo eta guzti), organoaren laguntza gaineratuta (AAB: 018). Martzelino Idoiagak organoko bere laguntza ipini zion Letamendiaren doinuari, Burgesenetik ezberdina (ik. AranMusArtx, D 37). Tomas Garbizuk, berriz, pianoko laguntza jarri zion Letamendiaren doinuari, koruak abestekoari (AranMusArtx, D 35); partituraren azpian honako hau dago idatzita: “El popularizado y bonito himno a la Virgen de Arantzazu que se cantará en aquel Santuario”; badirudi egun bereziren baterako harmonizatu zuela Garbizuk. Bada Arantzazuko Musika Artxiboan Bruno Imaz-en kanta bat, “Sabatina. Despedida a la Virgen de Aránzazu” titulukoa, eta Arrese Beitiaren lelo berbera duena, baina estrofak guztiz ezberdinak (AranMusArt, D 26; AAB: 101); doinuaz gain, testuaren aldetik ere bestelako kantatzat hartzekoa da.

Iñaki Beristainek, Arrese Beitiaren lelo eta lehen estrofatik abiatuz, bestelako testua sortu zuen Letamendiaren doinuarentzat. Tomo honetan berari dagokion atalean ikus daiteke, “Agur, agur” tituluarekin.

Arantzazuko koruak maiz abestu izan du kanta hau; aski da begiratzea, besteak bestek, bertako Bederatziurreneko elizkizun-programetara. Adibidez, 1943koak honela dio, lehen orrialdean: “Himno final: «Agur, agur» a coro y solo. (Con este himno se terminarán los cultos matutinos, alternando con «Arantzazuko Ama maite» (...) y con «Arantzazu-aldean»” –gauza bera zioen 1939ko programak ere–. Normalean Letamendiaren doinua bere horretan abestu ohi zuten. 1933ko Arantzazuko A.M.-ren egunean, berriz, Manuel Burgès-en harmonizazioa abestu zuten, Meza nagusiaren azkenean.


AAB 015-020

© 2023 arantzazu