Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko kanta berriak

Aurkibidea


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera

  • 01.- Jose Ignazio Aranaren Abesti-testuak
    • Ama Birjina Arantzazukoari (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari Agur ona edo salbea (1881)
    • Azken agurra Ama Birjinari (1881)
    • Itsasoko izar Birjina (1881)
    • [Arantzazuko Ama Birjina] (1950?)

  • 02.- XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • [Agur, agur, agur, Maria] (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari agurrak (1881)
    • Zortzico a la Virgen de Arantzan-zu (1881)
    • Arantzazuko Birjina Amari erregu bat (1881)
    • Gozos a Ntra. Sra. de Aránzazu (1881/1920?)
    • Arantzazuko Birjinari Laukoak (1881)
    • Zortziko Haundia Maria Arantzazukoari (1881)
    • [Arantzazutik degu albiste berria] (1886)
    • Bertso berriak, Arantzazuko peregrinaziorako jarriak (1886)
    • [Ama maite Mariak] (1886)
    • [Salbe errugabeko] (1886?)
    • a la Sma. Virgen de Arantzazu (~1890)
    • Aloñako artzaia (1898)
    • [Txoragarrizko berri gozoa] (1899)
    • [Ongi etorri gure artera] (1899)
    • [Arantzazuko Ama Maria] (1899)

  • 03.- XX. Mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Zer egun pozgarria (~1910?)
    • Aloña Mendi[ko euskal erregina] (1910?)
    • Arantzazuko Miren Garbiari [obertikia] (1912)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1912)
    • Arantzazuko Ama Birjinari bederatziurrena (1915)
    • Gozos a la Santísima Virgen (1915)
    • Errukiz begira iguzu. Otoia (1917)
    • Arantzazura (1918)
    • Bene-benetan maite zaitugun Ama (1918?)
    • Nere Ama Birjina (1918)
    • Gorantz [dijoaz nere begiak] (1918)
    • Ama laztan bat (1918)
    • Arantzazuko Ama Maite (1918)
    • Arantzan zu?... (1918)
    • [Arantzazun Maria] (~1918?)
    • Arantzazu aldean (1918)
    • Izar eder-eder (1918?)
    • Gipuzkoaren herrizai nagusi (1918)
    • Zure oinetan, Ama (1918)
    • Nere poza Arantzazuko Andre Maria (1918)
    • Agur orbangabeko (1918)
    • Goazen Arantzazura (1918)
    • Aurrera (1918)
    • Zera Zu Jesusen (1918)
    • Goazen poz-alai [Arantazura] (1918)
    • Gipuzkoako zaindariari (1918)
    • Arantzazuko Amari (1) (1918)
    • Arantzazuko Amari (2) (1918)
    • Zaindu zazu, Ama Miren (1918?)
    • Arantzan zu? (1920)
    • Arantzazuko ama neskutsa[ren kanta] (1921)
    • Aloñapeko [Ama] (1897 + 1921)
    • Atsekabe Garratzetan (1921)
    • Ene Ama arantzazukoa (1921)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1923)
    • Deitu Zugana...! (1923)
    • Donostiatik etorri gera (1924)
    • Arantzazu aldean (1928)
    • Hainbat edertasun (1929)
    • Himno a la Virgen de Arantzazu, Patrona de Guipúzcoa (1931)
    • Sabatina
    • Aloña mendian (1934)
    • Agur zuri, Birjin Arantzazuko Salve Mater (1935)
    • Gora, gora, Frantziskoren semeak (1935)
    • Eusko Frantziskotar Ereserkia (1935)
    • Otoitza [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko Amari (1) (1935)
    • Arantzazuko Amari (2) (1935?)
    • [Agur, oi Arantzazuko]
    • Arantzazuko anaidiaren eresia (1936)
    • [Euskaldunen Ama Kutun] (1936)
    • Mendi gain-gainean (1946)
    • Arantzazura bidian (1949)
    • Arantzazuko Ama (1949?)
    • Arantzazun berri bat (1950)
    • Oi Arantzazu! (1950)
    • Txoko goxo, Arantzazu (1950)
    • Arantzazura [erromerian] (1950)
    • Arantzazuko Ama (1952)
    • Arantzazu mendiko (1954)
    • Arantzazuko agurra
    • Arantzazuko Amari poz-jarioak (1954)
    • Arantzazuko Ama maite (1956)
    • Otoia (1956)
    • Arantzazuko Birjin laztana (1956)
    • Arantzazuko Ama
    • Aloña. Arantzazuko mendi abestia (1956?)
    • Agur Arantzazuko (1) (1956)
    • Agur Arantzazuko (2) (1956)
    • Arantzazuko Ama Birjinari (1956?)
    • [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko [fraide Gazteak] (1956)
    • Eskaria (1958)
    • Arantzazun (1962)
    • Arantzazu! (1964)
    • Arantzazuko Ama Birjina. Bertsoak (~1970)

  • 04.- Salbatore Mitxelena
    • Zazpi Ahizpatxo (1949)
    • Arantzazuko kanta (1949)
    • Herriarena ala praileena? (1949)
    • [Ermitatxo bat] (1949)
    • Oñatiarrak [Errodrigokin] (1949?)
    • Kristau animak (1949)
    • Zeruak non nahi dun... Hantxe! (1949)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1) (1949-1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (2) (1949-1952)
    • Uxo Mandataria (1947-1952)
    • Ardi txuriak (1949-1952)
    • Egunsentia (1949)
    • Ermitatxoa eidazu... (1949)
    • Aida txuri! aida gorri! (1949)
    • Zazpi ahizpatxo (1947-1952)
    • Arantzan zu? (Zazpi Ahizpatxo) (1949)
    • Lore ta Izar (1947)
    • Hegatan (1949)
    • Sorginak (1949)
    • Boga, marinela (1949)
    • Terranoba kaietan (1949)
    • Itxasoan urak haundi (1949)
    • Zaldibarko neskatxarena (1949)
    • Alargunarena (1949)
    • Zure errukizko (1881-1949)
    • Zuk zer dezu, Arantzazu? (1946-1949)
    • Arantzazu erre zanekoa (1949)
    • Basilika berriarena (1952)
    • Horra Eliza jasoa! (1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (3)
    • Gure Oroitz

  • 05.- Bitoriano Gandiaga
    • [Harkaitzeko elorria] (1959)
    • [Hementxe, hemen dago] (1951-1955)
    • Artaso [lotan] (1972)
    • Aizkorriko kurtzeari (1994)
    • Andre Maria Zeruetako (1993-1999)
    • Andre Mari, zure elorria (1993-1999)
    • Andre Mari Elorriko (1993-1999)
    • Tiriki, tauki, tauki (1972)

  • 06.- Iñaki Beristain
    • Arantzazu Liturgiakoa
    • Txoko Argi, Arantzazu
    • Ez dugu bakerik
    • Oi Arantzazu!
    • Erromesen arreba (1993)
    • Arantzazuko Ama on
    • Amets Kabi (2003)
    • Otoitz Leku (2003)
    • Pizkunde egunsentia (2003)
    • Agur, agur

  • 07.- Arantzazu eta Ainhoa
    • Begira zazu, Maria
    • Arantzako Ama Birjinari (1924)
    • Arantzazurat, Ainhoa gaindi

Bilatzailea

Arantzazu aldean (1918)

Testua: Resurrección Maria Azkue
Doinua: Herri-doinua (Frantziska Bengoetxea)
CPV, IX, 17-732 zenb., 851-852 or.
R. M. Azkue, Ardi Galdua, Euskal Editoreen Elkartea, 1989, 68. or.
– AAB: 038-039 –

  1. Arantzazu aldean izar bat da ageri,
    izar horrek izentzat darakusku Mari;
    izen gozoagorik, eztitsu samurragorik
    entzun ote dakioke Aingeru-eliari.

  2. Beste izen batek zoli han dagi durundi.
    Jesus da izen hori, adituz du zori;
    Jesusek eman dio bere gozotasuna Amari:
    goazen Arantzazura eta gauden adi.

Abesti-testu hau Azkuek asmatu zuen bere Ardi Galdua nobela (Jesusen Biotzaren elaztegia, 1918) burutzeko, Olazagutiako Frantziska Bengoetxeak berari abestutako doinua hartuz, bere Cancionero Popular Vasco-n (II. t., 852. or.) aitortzen duenez; hark abesturiko hitzen ordez, bere aldetik Arantzazuko Andre Mariari eskainitako bestelako hitzak sortu eta egokitu zizkion doinuari. Bere obraren sarreran ere aipatzen du Azkuek kanta hau (I. t,, 51. or.): “La letra que aprendí con la melodía de Arantzazu, todo lo grata que es al corazón por su religiosidad, es insufrible al oído por sus barbarismos; y tuve que substituirla con el poemita que tenéis entre mamos...”.

Honetara azaltzen digu R. M. Azkuek testu honen sorrera: “El folklorista, al terminar de escribir su novelita Ardi galdua, no quiso que la convertida oveja y su cordero balaran sino balidos tradicionales, melodía popular la lindísima aquí transcrita; escribiendo al efecto un poemita alusivo a Nuestra Señora de Aránzazu, a quien cordero y oveja tanto debían” (CPV, 852. or.).

Nobelan, berriz, honela aurkezten du “eresia” bertako protagonistetako batek: “Aita-semeok Arantzazuratea [sic, -tzea] noiz etorriko gogo minez, gutar andiz bizi gera. Gaur zortzi, goizean goiz, emendik orrerako bidea artuko degu. Eresi bat, Arantzazuko Andre Mariarekikoa, apaiz batek oiuki zar txukun bati ezarria, arestian ikasi det. Emen entzunez biotza onenbat gozatu didanean, zeinbat ez ote dit gozatuko, or badantzut?” (68. or.) Aipaturiko apaiza Azkue nobelista bera zen, jakina. Nobelan argitaraturiko testu berbera, aldaketa txikiren batzurekin, argitaratu zuen gero bere CPV obran, doinu eta guzti, Bengoetxearen hitzen kontua ere emanez aurretik.

Arantzazuko Kanta Zaharren Bilduman aurki daiteke Azkueren kantaren eskuzko kopia, aldaera ortografiko txikiekin (G2T, 86. or.); bertako K3B koadernoan (85. or.), berriz, Azkuek berak harmonizatutako bertsioa dago, inprimatua. Eresbil Artxiboan ere badago azken hau.

Dirudienez, Arantzazuko koruak abestu izan zuen Azkueren kanta hau. Hori adierazten du G2T-ko partiturak (82. or.), Arantzazuko baladen beste zenbait partiturekin batera dagoenak; itxura guztien arabera, fraide kantariek edo koruak abesteko idatzi zituzten partiturok. Horri begira ipini zion seguruenik Azkuek berak aipaturiko organoko laguntza ere bere kantari.

Izan ere, G2T sortaren azken aldean (79-91 or.) Arantzazuko balada-kanta hainbaten partiturak daude. Arantzazuko Bildumako REA/JK koadernoan edo beste nonbait aurki daitezkeen kantak dira; horien doinuak kopiatu zituzten musikariek, edota harmonizatu nahiz horien gain bestelako piezarik osatu. Horietan seigarrena da hemengo hau: ez du ezer berririk, CPV-koaren kopia hutsa da.

Aita Donostiak Azkueren kanta ekarri zuen adibide gisa bere “La canción popular religiosa y artística en sus diversas manifestaciones” hitzaldian (IV Congreso Nacional de Música Sagrada, Vitoria, 1928). Kongresuaren Kronikako 4. atalean –“Apéndices”– “Ejemplos musicales de la conferencia” (97-105. or.) epigrafearen azpian, 18. zenbakia darama “Arantzazu-aldean” kantak (euskaraz eta gaztelaniaz).

Azkueren testua ordezkatzera etorriko zen geroxeago I. Omaetxebarriak idatzi zuen hasiera bereko testu berria. Izan ere 1928an, Azkueren testua abiapuntutzat harturik, bertso berriak sortu zituen, lehen lerroa harengandik hartuz: “Arantzazu aldean izar bat da ageri”. Arantzazuko abesti klasiko bihurtuko zen hori.


AAB: 038-039

© 2023 arantzazu