Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko kanta berriak

Aurkibidea


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera

  • 01.- Jose Ignazio Aranaren Abesti-testuak
    • Ama Birjina Arantzazukoari (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari Agur ona edo salbea (1881)
    • Azken agurra Ama Birjinari (1881)
    • Itsasoko izar Birjina (1881)
    • [Arantzazuko Ama Birjina] (1950?)

  • 02.- XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • [Agur, agur, agur, Maria] (1881)
    • Ama Birjina Arantzazukoari agurrak (1881)
    • Zortzico a la Virgen de Arantzan-zu (1881)
    • Arantzazuko Birjina Amari erregu bat (1881)
    • Gozos a Ntra. Sra. de Aránzazu (1881/1920?)
    • Arantzazuko Birjinari Laukoak (1881)
    • Zortziko Haundia Maria Arantzazukoari (1881)
    • [Arantzazutik degu albiste berria] (1886)
    • Bertso berriak, Arantzazuko peregrinaziorako jarriak (1886)
    • [Ama maite Mariak] (1886)
    • [Salbe errugabeko] (1886?)
    • a la Sma. Virgen de Arantzazu (~1890)
    • Aloñako artzaia (1898)
    • [Txoragarrizko berri gozoa] (1899)
    • [Ongi etorri gure artera] (1899)
    • [Arantzazuko Ama Maria] (1899)

  • 03.- XX. Mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Zer egun pozgarria (~1910?)
    • Aloña Mendi[ko euskal erregina] (1910?)
    • Arantzazuko Miren Garbiari [obertikia] (1912)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1912)
    • Arantzazuko Ama Birjinari bederatziurrena (1915)
    • Gozos a la Santísima Virgen (1915)
    • Errukiz begira iguzu. Otoia (1917)
    • Arantzazura (1918)
    • Bene-benetan maite zaitugun Ama (1918?)
    • Nere Ama Birjina (1918)
    • Gorantz [dijoaz nere begiak] (1918)
    • Ama laztan bat (1918)
    • Arantzazuko Ama Maite (1918)
    • Arantzan zu?... (1918)
    • [Arantzazun Maria] (~1918?)
    • Arantzazu aldean (1918)
    • Izar eder-eder (1918?)
    • Gipuzkoaren herrizai nagusi (1918)
    • Zure oinetan, Ama (1918)
    • Nere poza Arantzazuko Andre Maria (1918)
    • Agur orbangabeko (1918)
    • Goazen Arantzazura (1918)
    • Aurrera (1918)
    • Zera Zu Jesusen (1918)
    • Goazen poz-alai [Arantazura] (1918)
    • Gipuzkoako zaindariari (1918)
    • Arantzazuko Amari (1) (1918)
    • Arantzazuko Amari (2) (1918)
    • Zaindu zazu, Ama Miren (1918?)
    • Arantzan zu? (1920)
    • Arantzazuko ama neskutsa[ren kanta] (1921)
    • Aloñapeko [Ama] (1897 + 1921)
    • Atsekabe Garratzetan (1921)
    • Ene Ama arantzazukoa (1921)
    • Arantzazuko Andre Mariari abestiak (1923)
    • Deitu Zugana...! (1923)
    • Donostiatik etorri gera (1924)
    • Arantzazu aldean (1928)
    • Hainbat edertasun (1929)
    • Himno a la Virgen de Arantzazu, Patrona de Guipúzcoa (1931)
    • Sabatina
    • Aloña mendian (1934)
    • Agur zuri, Birjin Arantzazuko Salve Mater (1935)
    • Gora, gora, Frantziskoren semeak (1935)
    • Eusko Frantziskotar Ereserkia (1935)
    • Otoitza [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko Amari (1) (1935)
    • Arantzazuko Amari (2) (1935?)
    • [Agur, oi Arantzazuko]
    • Arantzazuko anaidiaren eresia (1936)
    • [Euskaldunen Ama Kutun] (1936)
    • Mendi gain-gainean (1946)
    • Arantzazura bidian (1949)
    • Arantzazuko Ama (1949?)
    • Arantzazun berri bat (1950)
    • Oi Arantzazu! (1950)
    • Txoko goxo, Arantzazu (1950)
    • Arantzazura [erromerian] (1950)
    • Arantzazuko Ama (1952)
    • Arantzazu mendiko (1954)
    • Arantzazuko agurra
    • Arantzazuko Amari poz-jarioak (1954)
    • Arantzazuko Ama maite (1956)
    • Otoia (1956)
    • Arantzazuko Birjin laztana (1956)
    • Arantzazuko Ama
    • Aloña. Arantzazuko mendi abestia (1956?)
    • Agur Arantzazuko (1) (1956)
    • Agur Arantzazuko (2) (1956)
    • Arantzazuko Ama Birjinari (1956?)
    • [Arantzazuko Ama]
    • Arantzazuko [fraide Gazteak] (1956)
    • Eskaria (1958)
    • Arantzazun (1962)
    • Arantzazu! (1964)
    • Arantzazuko Ama Birjina. Bertsoak (~1970)

  • 04.- Salbatore Mitxelena
    • Zazpi Ahizpatxo (1949)
    • Arantzazuko kanta (1949)
    • Herriarena ala praileena? (1949)
    • [Ermitatxo bat] (1949)
    • Oñatiarrak [Errodrigokin] (1949?)
    • Kristau animak (1949)
    • Zeruak non nahi dun... Hantxe! (1949)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1) (1949-1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (2) (1949-1952)
    • Uxo Mandataria (1947-1952)
    • Ardi txuriak (1949-1952)
    • Egunsentia (1949)
    • Ermitatxoa eidazu... (1949)
    • Aida txuri! aida gorri! (1949)
    • Zazpi ahizpatxo (1947-1952)
    • Arantzan zu? (Zazpi Ahizpatxo) (1949)
    • Lore ta Izar (1947)
    • Hegatan (1949)
    • Sorginak (1949)
    • Boga, marinela (1949)
    • Terranoba kaietan (1949)
    • Itxasoan urak haundi (1949)
    • Zaldibarko neskatxarena (1949)
    • Alargunarena (1949)
    • Zure errukizko (1881-1949)
    • Zuk zer dezu, Arantzazu? (1946-1949)
    • Arantzazu erre zanekoa (1949)
    • Basilika berriarena (1952)
    • Horra Eliza jasoa! (1952)
    • Errodrigotxo Baltzategiko (3)
    • Gure Oroitz

  • 05.- Bitoriano Gandiaga
    • [Harkaitzeko elorria] (1959)
    • [Hementxe, hemen dago] (1951-1955)
    • Artaso [lotan] (1972)
    • Aizkorriko kurtzeari (1994)
    • Andre Maria Zeruetako (1993-1999)
    • Andre Mari, zure elorria (1993-1999)
    • Andre Mari Elorriko (1993-1999)
    • Tiriki, tauki, tauki (1972)

  • 06.- Iñaki Beristain
    • Arantzazu Liturgiakoa
    • Txoko Argi, Arantzazu
    • Ez dugu bakerik
    • Oi Arantzazu!
    • Erromesen arreba (1993)
    • Arantzazuko Ama on
    • Amets Kabi (2003)
    • Otoitz Leku (2003)
    • Pizkunde egunsentia (2003)
    • Agur, agur

  • 07.- Arantzazu eta Ainhoa
    • Begira zazu, Maria
    • Arantzako Ama Birjinari (1924)
    • Arantzazurat, Ainhoa gaindi

Bilatzailea

Arantzazuko ama neskutsa[ren kanta] (1921)

Aloñapeko [harkaitz artean]

Testua: Migel Muñoa (?)
Zeruko Argia, III, 1921, 33. zenb., 117 or.
Arantzazu, III, 1923, 29. zenb., 285. or.
Musika: Aita Donostia; Joan Urkiri; Eduardo Gorosarri (?)
– AAB: 085, 087, 379 –

I

  1. Aloñapeko harkaitz artean
    elor-arantzan zauden Ama,
    euskaldunak gaur zu laztantzera
    etorri gera zuregana;

  2. Zure ondoan maiteko degu
    gure Jaungoiko Jesus ona,
    zure bitartez gero iristeko
    gure betiko zoriona. 

    II

  3. Ludi hontako arantza beltzez
    gure bihotzak zulaturik,
    zure laguntza eskatzen dute
    negar-negarrez gaur urturik:

  4. Gure barrengo samintasuna
    gozatu zazu, ene ama,
    zapaldu itzazu gure arantzak
    ta emaiguzu osasuna.

Zeruko Argia aldizkariak 1921ean argitaratu zuen kanta hau, doinu eta guzti, “Arantzazuko ama neskutsarez” titulu bitxiarekin, A. Donostiaren izenean –“Donostiar J. A. A.k asmatua”–. Inprimaketa okerren bat dago seguruenik tituluan, eta jatorriz izan zitekeen “Arantzazuko ama neskutsaren [kanta]”, edo horrelako zerbait. Doinuari dagokionez, garbi dago Aita Donostia dela autorea. Jorge de Riezuk argitaraturiko Obras Musicales del P. Donostia obran jasota dago (IV. t., 42. zenb., 74. or.), “Aloñapeko” tituluarekin. Edizio honetako partituran gaztelaniazko testua ere badu, “Oh Virgen santa, paz de la tierra” hasten dena eta autore ezezagunekoa. B. Aranburuk bere erlijiozko kanten bilduman (Aramburu 1947, 327-328 or.) jaso zuen A. Donostiaren doinua, organoko laguntzarik gabe, eta honako titulu honekin: “A la Virgen de Aránzazu - Arantzazuko Amari” –gauza bitxia, ordea: gaztelaniazko testua ere badu Aranbururen argitalpenak, baina ez Riezuren argitalpenak duena, ondoren aipatuko dudan Joan Urkirik bere piezan sartutakoa baizik–. Martzelino Idoiagak bere Arantzazuko Amari sortan (27. or.) kopiatu zuen eskuz Donostiaren kanta (AranMusArtx, K 109), “Arantzazuko Ama Nekutsarez” jatorrizko tituluarekin (Zeruko Argia-koarekin).

Aita Donostiaren konposizioaren aldi beretsuan seguruenik, Joan Urkirik musikatu zuen testu hau, bestelako doinuarekin, eta “Arantzan zauden Ama. A la Virgen de Aránzazu” titulua eman zion –Arantzazuko Musika Artxiboan (Db 37) aurki daiteke horren partitura inprimatua (Bilbao: Talleres gráficos Ordorica, 1965, 4 or.)–; horren gaztelaniazko testua “Como una fuente que en los caminos” hasten da; Martzelino Idoiagak egindako eskuzko kopiak (Arantzazuko Amari, 29. or.) euskarazko testua bakarrik idatzi zuen.

Gainera 1924ko Arantzazuko Bederatziurrenaren programak (eta baita gehiagok ere) Eduardo Gorosarri-ren “Aloñapeko” pieza iragartzen du (3 voces mixtas); jakin ez, testu berberaren gain konposatutako kanta den; izatez, eta harrigarria bada ere, ez da ageri Arantzazuko Musika Artxiboaren katalogoan –Eresbilen ere ez dago erregistratuta, titulu horrekin behintzat–.

Arantzazuko Musika Artxiboko “X Marcha Nocturna de Aránzazu” izeneko I. koadernoko abestien artean bada bat “Aloñapeko” titulua duena, eta olerki honen lehen eta laugarren ahapaldiak musikatuta dituena, autore-izenik gabe; 2 ahotsetara dagoenez, ez dirudi Gorosarrirena izango denik (ik. AAB, 379).

Azkenik bada R. M. Azkueren kanta bat, “Aloñapeko Ama” tituluduna, hemengo lehen estrofarekin hasten dena, baina ondorengoak bestelakoak dituena (Txomin Agirrerenak).

Baina nor da musikarien inspiraziorako hain iradokiorra izan zen olerkiaren autorea? Zeruko Argia-ko (1921) A. Donostiaren partiturak ez dakar testuaren autorearen berririk. Urkiriren partitura elebidunak, berriz, Munoa [sic] ematen du autoretzat: “Letra: Munoa”; eta horrelaxe jaso zuen M. Idoiagak bere eskuzko kopian; orobat B. Aranburuk ere, Munoa [sic] ematen du Donostiaren piezako testu elebidunaren autoretzat.

1923an, ordea, Arantzazu aldizkariak argitaratu zuen olerkia –“Arantzazuko Amari abestia”–, 2. ahapaldia kenduta eta hitz pare bat aldatuta, hemengo oin-oharrean adierazita dagoenez; azpian “Arrue” dago sinatuta –seguruenik Jose Arrue frantziskotarra, une hartan aldizkariaren zuzendaria, uste dudanez–.

Bestelako galdera pizten digu Mariano Planak bere Selección de cantos religiosos populares obran. A. Donostiaren pieza eskaintzen digu (Tolosa: Gráficas Laborde y Labayen, 1931, 223-224 or.); gaztelaniazko testua bakarrik ematen du, baina ez Riezuren edizioak jarria, Urkirik bere piezari emana baizik, eta Aranburuk ere jaso zuena (euskarazkoarekin batera). Bada, Planak M. Muñoa ematen du gaztelaniazko testuaren autoretzat.

Buruhaustea hautsiagotzera dator M. Idoiagak egindako Urkiriren piezaren kopiaren gainean beste norbaitek idatzitako oharra: “Letra: R. M. Azkue” –kontuan eduki behar da Idoiagaren kopiak ez zuela Urkiriren gaztelaniazko testua jaso–.

Planaregandik dakigu, beraz, berak eta Urkirik jasotako erdarazko olerkia – “Como una fuente que en los caminos”– A. Muñoarena dela. Azkuerenari erantsitako bi ahapaldiek eta Riezuk Donostiaren kantari erantsitako biek batasun handia dute, eta itxura guztien arabera, olerki bakarra osatzen dute. Honetara dira horren lau ahapaldiak:

I

Como una fuente que en los caminos
trae el efluvio del manantial
sobre el Aloña en los espinos
surge tu imagen angelical;
dulce patrona de nuestra tierra
para los vascos onda de luz,
con la pureza que en ti encierra
lleva a tu hijos hacia Jesús.

II

En las montañas y en las llanuras
tus fieles piden con humildad
que tú consueles sus desventuras
con el aroma de la piedad,
que esas tus manos puras divinas
con amorosa solicitud
arranquen todas nuestras espinas
en el sendero de la virtud.
(Joan Urkiri; A. Donostia: Aranburu eta Planaren edizioetan)

III

Oh Virgen santa, paz de la tierra,
qué gloria encierra tu corazón!
Del cielo vuelve tus duces ojos
al que de hinojos busca tu amor.
Si no desprecias, Virgen María,
la voz que sale del corazón,
Virgen María, vuelve tus ojos
al que de hinojos busca tu amor.

IV

Blanca azucena de la inocencia
por tu clemencia el alma dio;
no quieras, Madre, que encuentre abrojos
el que de hinojos busca tu amor.
Quien a ti clama, Virgen María,
logre este día tu bendición:
del cielo vuelve tus dulces ojos
al que de hinojos busca tu amor.
(A. Donostia: Riezuren edizioan)

Beraz, badirudi, Planari jarraituz, gaztelaniazko olerki osoaren autoretzat eman behar dugula M. Muñoa. Baina eta horrekin batera dabilen “Aloñapeko harkaitz artean” euskarazko abesti-testuaren autoretzat agertzen den Munoa delakoa M. Muñoa bera ote da? –”X Marcha Nocturna de Aránzazu”-I koadernoko “Aloñapeko” partituraren (3. or.) buruko oharra ez da aintzat hartzekoa; “L. baska del P. F. Legarreta” idatzi ondoren, ezabatu egin baitzuen–.

Azken honek Migel Muñoa donostiarraren, Espainiako Gerra Zibilaren aurreko urteetan euskarazko eskolaren bultzatzaile prestuaren izena gogoratzen digu. Berarenak ote dira erdarazko olerkia nahiz euskarazkoa? –Neurri berekoak izanik ere, euskarazkoa eta erdarazkoa ez dira inola ere bata bestearen itzulpena; bi olerki ezberdin dira–.

Munoa bai –horrelaxe idatzita–, baina beste bi ere agertu zaizkigu gorago euskarazkoaren autoretzat: R. M. Azkue eta J. Arrue.

Azkueren hipotesia baztertzekoa dela uste dut; izan ere berak badu konposaturik beste kanta bat, “Aloñapeko harkaitz artean” hasten dena: testuari dagokionez berdina du lehen estrofan, baina ondorengo bi estrofak Txomin Agirreren “Itxaro daigun Ama onagan” abesti-testutik hartuak dira. Harritzekoa litzateke inoren testua erabiltzea, berearekin osatu beharrean kanta. Gertatzen da M. Idoiagaren koadernoan bi kantak daudela jasota: Urkirirena eta Azkuerena, biak berdin hasten direnak. Beharbada horregatik norbaitek pentsatu zuen Urkiriren kantaren testua ere Azkuerena izan zitekeela, eta horren izena idatzi zuen gainean.

Arruerena ere ez dut uste izan daitekeenik “Aloñapeko harkaitz artean” testu hau, nahiz eta beraren izena agertu autoretzat-edo Arantzazu aldizkarian. Bertako bi hitzen aldaketa gora behera, harritzekoa litzateke, lehenago Donostiaren kantan agerturiko testua osorik ez eman izana gero aldizkarian Arruek, berea izatera olerkia; gainera, Arrue bera konposatzailea izanik, harrigarria litzateke bere abesti-testuaren gain bere doinua asmatu ez izana, eta beste musikarien eskuetan utzi izana eginkizun hori. Honetara azal daiteke gertatua: A. Donostiak Zeruko Argia-n argitaraturiko abesti-testua argitaratu nahi izan zuen Arruek, berak zuzentzen zuen aldizkarian, zerbait moldatuta, eta linotipistari eman zion; horrek, berriz, Arrue bera zela uste izan zuen autorea, eta horren izena ipini zuen olerkiaren azpian. –Normala da Julen Urkizak Arrueren olerkitzat eman izana Arantzazu aldizkarian agerturikoa, haren izena dagoenez idatzita azpian–.

Azkue eta Arrue alde batera utzita, ondorioa da, gaztelaniazko olerkia eta euskarazkoa ere Munoarena izan daitezkeela, edota, Planaren informazio osoagoari helduz, Migel Muñoa euskaltzale eta euskal eskolaren sortzaile eta babesle donostiarrarena –beste Munoa edo Muñoarik ez dut ezagutzen, ez euskal eta ez erdal olerkarirenik–.

Bi olerkien autorea Migel Muñoa bada, beraz, honetara gerta zitezkeen autoretzaren gorabeherak: A. Donostiarentzat idatzi zituen M. Muñoak bi olerkiak; konposatzaileak euskarazkoa osorik baliatu zuen, eta gaztelaniazkoaren bi ahapaldi bakarrik. Normala denez, Zeruko Argia-k euskarazko testuarekin bakarrik argitaratu zuen kanta. –Gero Urkirik ere baliatu zituen Muñoaren bi olerkiak bere kanta sortzeko, baina erdarazkoaren lehengo bi ahapaldiak jasoz, Munoa aitortuz testuaren (testuen?) autoretzat–.

Hau dena hipotesia da, zuzeneko argibiderik ezean. Gainera, euskal eskolaren bultzatzaile saiatuak olerkirik idazten zuenik ez dut inon aurkitu, ez gaztelaniaz eta ez euskaraz; baina ez litzateke guztiz ezustekoa izango, beraren heziketa eta euskara eta kulturako militantzia ezagutuz. Dena dela, aipagarria eta pozgarria litzateke literatura arantzazuarreko autoreen artean edukitzea Migel Muñoa euskal hezkuntzaren babesle handia ere, R. M. Azkue eta Jose Arrue bezala.

Besterik ezean, beraz, eta erdarazko olerkiaren autoretzat M. Muñoa eman ondoren, euskarazkoa ere berari esleitu diot, baina galdera-zeinua erantsiz beti ere.


AAB: 085

AAB: 087

AAB:  379

© 2023 arantzazu