Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Uriko jaia baita

[Hiru dama Arantzazun]

1 Uriko jaia baita Lauren donea,
eskutik itzuri zait gabinarea;
hegotxo nabarrean darama kartea,
urrezko hitzezkoa du gainaldea. Aupa!
   
2 Gure baratzan ginda heltzaka ta mina,
gure kalean daude hiru mutxurdina;
hirurak alkarturik Arantzazun dira,
Santu Laurenek bemaie senargai dina.

Lekukoa: Josefa Ignacia Pozueta (Olazagutia)
Iturria: CPV, X, 100-905, 1053-1054 or. (ik. OEA, 35. dok.)
AKDB, 226. erg.
AAB: 332

Lekukoaren izena eman ondoren, honela dio Azkuek: “Figura en el Cancionero Selecto, pág. 565. He aquí el poema (?), curioso de todas maneras, tal como llegó a mis oídos”.84

1 Trinidadeak eta Kopo Kristoak (sic)85
heldu dirade Pazkua maiatzekoak.
   
2 Trinidadeak ditu hiru aldare,
hiru aldare eta zazpi lanpare.
   
3 Trinidadea baita bai Trinidadea
eskutik bolatu zait gabinarea.86
   
4 Hegotxo nabarrean derama kartea
urrez eskribiturik gainean letrea.
   
5 Gure baratzan ginda, ondu ez ta mina,87
gure kalean daude hiru dama linda.
   
6 Hirurak hiru dira, hirurak hemen dira,
hirurak alkarturik Arantzazun dira.

Neronek jarri diot azpi-titulua; aurrenekoan “mutxurdinak” dira hiru emakumeak, bigarrenean “dama lindak”, Arantzazun elkartu direnak. Izatez, ez da Arantzazuko kanta hemengo hau, bestelako jai-giroko eta ezkongaiaren bilaketakoa baizik. Baina herriko jaietan senargai egokirik aurkitu ez eta, Arantzazura doaz nonbait hiru mutxurdinak Andre Mariari mutil laguna eskatzera. Erreferentzia horregatik edo, Arantzazuko balada eta kanta zaharren bere OEA sortan kopiatu zuen, bere eskuz, Omaetxebarriak, CPV-ko bigarren aldaera –“Trinidadeak eta Kopo Kristoak”–; eta “Arantzazun dira” azken hitzak azpimarratu zituen, ̔etc’ gaineratuz azkenean, jarraitu beharko lukeela adieraziz edo. Izan ere, eta Azkuek adierazten duenez, jarraitu egiten zuten bestelako estrofek, azken honekin bukatzeko:

Gure ganbaran kutxa, kutxa bera hutsa;
asko senartzat baino hobe kutxa hutsa.


Oharrak

84 Cancionero selecto, Azkueren beraren kanta-bilduma zabaleko 200 bat aukeratuen beste edizio berezia, non doinuek Azkuek berak landutako pianoko laguntza baitaramate (Barcelona: A. Boileau y Bernasconi, 1921).

85 ‘(sic)’ hori R. M. Azkue kanta-biltzailearena da. Neure aldetik “Kopo Kristoak”... “Corpus Christi”-ak izan daitekeela uste dut; Trinidadeak (Hirutasunaren jaia) eta “Corpus (Christi)” eguna (Gorpuzti, edo Bestaberri Ipar Euskal Herrian) oso hurbilekoak dira Elizaren liturgian eta herritarren festa-ospakizunetan.

86 Omaetxebarriak “(=murciélago)” idatzi zuen hitzaren alboan; horrelaxe zuen itzulia Azkuek ‘gabinarea’ hitza.

87 Jastorrizkoan “ondu ezta ta mina” dago idatzita; kopiaren alboan honako hau idatzi zuen Omaetxebarriak, esaldia zuzendu nahian edo: “(ondu ez ta min da)”... Azkuek honetara itzulia zuen puntu osoa: “En nuestra huerta, guinda no ha madurado y ácida”.

 

© 2023 arantzazu