1 Ama Birjina Arantzazuko81
askoren debota maitia!
Harretxek estimatzen dau
erromerian joatea.2 Arantzazura erromerian
nahi dozunean etorri,
amoriozko begi ederrak
erakutsiaz alkarri.3 Agur orain, dama gaztia,
Arantzazura arteko;
hantxe egongo naiz zai
zatozenian ikusteko.
Lekukoa: Maria Azkoitia (Goronaeta, ‟Koruetaˮ)
Biltzailea: J. A. Lizarralde
Iturria: HVSA, 175. or. (AKZ, 7)
AKDB, 285. erg.
Uste izatekoa da Lizarraldek berak bildu zuela kanta hau Aretxabaletako Korueta auzoan, bestelako iturririk aitortzen ez duenez. Beraren HVSA liburuan bakarrik aurkitu dut horren testigutza. Dena dela, hirugarren ahapaldia beste balada baten aurrena da: “Adios orain dama gaztea” (REA/JK, 036, A-B zut.), Lizarraldek berak “Agur orain dama gaztea” bihurtu zuena, bere Arantzazuko “leyenda versificada”-n (ik. “La Virgen de Aránzazu en el Romancero Vasco”, in: Arantzazu, XII, 1932, 132. zenb., 235. or.).
Oharrak
81 Lehen ahapaldi honen oihartzun modukoa aurki dezakegu S. Mitxelenaren “Arantzazura egin det promes” erromantze txukundu edo osatuaren bigarren ahapaldian (AHH, 106. or.; ik. AKDB, 355. erg.). I. Omaetxebarriak argitaraturiko “Andre Mariarekin Eleizegutegian zear” (1936, maiatzak 4) ezberdintxo dator ahapaldi hau –berau bakarrik–: “Arantzazuko Ama Birjiña, / askon debota maitia, / arrexek asko estimatzen du / erromerian joatia”. Seguruenik puntuak neurri egokira ekartzearren zuzendua.