Arantzazu mendiko
krabelin gorria:
belarrik ederrena
soroan garia.
Andrarik ederrena
Birjina Maria.
Biltzailea: Salbatore Mitxelena (?)
Iturria: Arantzazu, XXVI, 1946, 269. zenb., 119. or.
AKDB, 286. erg.
“Udaberrian badatoz eñarak, artzayak, erromesak” artikuluaren barruan dago jasota kanta hau. Mitxelenak ez du esaten nork eta non jasoa den kanta polit hau, kakotxoen artean idatzi zuen arren. Uste izatekoa da ez zuela berak asmatua, bestelako “Arantzazu mendiko” aldaera guztien tradizioaren ildotik edo.
Liburuki honetan jasotako “Aizkorriko kurtzeko / krabelin gorria” kopla gogoratzen du hemengo kanta honen hasierak; osoan hartuta ere, haren sintesi modukoa dirudi.