Arantzazu mendiko
haiziaren hotza!
Arantzazu mendiko
haiziaren hotza!
Hantxen hautsi nuen
neuronen bihotza.
Ai, morena, neuronen bihotza;
Ai, salada, haiziaren hotza!
Biltzailea: Modesto Lekunberri (Ziordia, 1919)
Iturria: Aita Donostia, DCV, IX, 2050-2051. or., 1503. zenb.
AKDB, 265. erg.
Berdin hasten diren kopla guztietatik oso ezberdina da hemengo hau. Ez da Arantzazuko Bildumakoa; baina garbi uzten du Andre Mariaz gain, beste zerbait ere izan dela Arantzazu, eta erakusten du, erromesaldia eta erromeria batean doazela sarritan.