Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Birjina Arantzazuko

1 Birjina Arantzazuko
lora ederrari
graziak eta alabantzak
emaiten nator ni.
Guztiok bialtzen gaituz
bai konsolaturik,
lehenengo konfesatuta,
bai komulgadurik.
   
2 Asko etortzen gera
munduaren kabutik,
hasi Frantzian eta
Espainia guztitik.
Guztiok bialtzen gaituz
bai konsolaturik,
lehenengo konfesatuta,
bai komulgadurik.73

Lekukoa: Joanne de Ochandiano (Otxandio)
Biltzailea: Kosme Lamarain
Iturria: REA/JK, 33. or.
AKDB, 022 erg.

AAB: 285

Jatorrizkoan partituraren barruan dago kopiatuta abesti-testu hau: lehen estrofa + leloa lehen partean; bigarren estrofa + leloa bigarren partean. MSJ-k eta OSJ-k REA/JK-ko kantaren kopia daktilografiatua egitean modu ezberdinez interpretatu zuten nonbait testuaren aplikazioa doinuari. MSJ-k doinuaren lehen partea estrofei aplikatu zien nonbait, eta bigarren partea leloari, eta horregatik aurrenik bi estrofak kopiatu zituen, bata bestearen jarraian, eta ondoren leloa, “(bis)” erantsiz (ik. M4S, 5. or.). OSJ-k, jatorrizko kopiari estuago atxikiz edo, lehen estrofa eta leloa (doinuaren lehen partearenak) kopiatu zituen jarraian, eta bigarren estrofa eta leloa (doinuaren bigarren partearenak) ondoren (ik. O4S, 21. or.). Azken honetara jaso dut hemen ere.

J. A. Lizarraldek ”La Virgen de Aránzazu en el Romancero Vasco,” artikuluaren barruan argitaratu zuen aurrenik (Arantzazu, XII, 1932, 238. or.) –bi estrofak eta ondoren leloa–; geroago, HVSA liburuan argitaratu zuten osorik (204. or.), honako oin-ohar honekin: “Cantado por el P. Cosme de Lamarain, Franciscano quien dijo haberlo escuchado primeramente a un obrero parado de la industria clavetera de Ochandiano, que, cantando con bien patética melodía popular estas estrofas, pedía limosna de puerta en puerta, y la adquiría abundante, por todo el país vasco”. Arantzazuko Teologiako ikasleen Excelsior barne-aldizkariak ere argitaratu zuen balada hau (1954 [IV. urtea, II. garaia], 13. zenb., 70 or.). Arantzazu aldizkariak berriro argitaratu zuen 1968an (XLVII, 462. zenb., 144' erdiko orria).

Hemengo kanta hau apartekoa da Arantzazuko baladen eta koplen artean, eta bakarrik-edo ageri zaigu. Honen antzera hasten den beste bat argitaratu zuen Antonio Zabalak, Arantzazukoen artean (EERV, 609. or.): “Ama Birjiña Arantzazuko / lore eder ori”, Zabalak berak bildua Zestoako Lasaon. Lehen bertsoa kenduta, bi kantek ez dute zer ikusirik batak bestearekin.


Oharrak

73 I. Omaetxebarriak bere Aránzazu, santuario mariano del siglo XV... idazlan gorago aipatuaren barruan jaso zuen kanta hau. Azken puntua zerbait “zuzendu” egin zuen, bertsoaren neurriagatik edo: “lenengo konfesatu / ta komulgaturik”

 
What do you want to do ?
New mail

© 2023 arantzazu