Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Pausu santuak ongi kontatzen

Pausu santuak ongi kontatzen
mundu honetan lehenena
Ama Birjina izan zan,
hilez geroztik Seme ona.
Dudarik gabe, egia dela
nahi duzu klaridadea:
Ana Maria Agredakoak72
emanen dizu fedea.

Lekukoa: Joan Kruz Iriondo (Arrua)
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturria: REA/JK, 41. or. (CPV, X, 38-843, 983. or.)
AKDB, 031-1 erg.

Balada-zati hau “Gure Ama Birjina Arantzazukoa” bi ahapaldiko kantaren gehigarri bezala ageri da CPV-n –“Además de estas dos [estrofas] dio el cantor una tercera que dice:”, Azkuek idatzia; eta ondoren dator “Pausu santuak...”–. Honen aurreko “Hamabost pausuz konponitzen da” kantaren bigarren eta hirugarren ahapaldiak daude funtsean hemengoan; eta jatorrizkoan dena jarraian idatzita badago ere, nabari da bi ahapaldi direla, errima-aldaketari begiratuz.

Izatez, aparteko historia izan du testu honek Arantzazuko Kanta Zaharren Bilduman eta argitalpenetan. REA/JK-n bi ekinalditan dago kopiatuta kanta osoa (41. or.): aurrenik lehen ahapaldia bakarrik, doinu eta guzti, eta geroago bigarren ahapaldia eta hemengo gehigarri hau. J. A. Lizarraldek bi alditan argitaratu zuen aldaera hau: AMG, 207. or., eta HVSA, 203. or. I. Omaetxebarriak ahapaldi bakarrean eman zuen: “San Pedro Regalado en Aránzazu. El ejercicio de la Cruz y otras devociones afines en el Santuario” artikuluaren barruan (Arantzazu, XXXVII, 1956, 369. zenb., 75-59+85 or.; ik. AIZ, 181-190 or.). Antonio Zabalak bi ahapalditan banatuta argitaratu zuen (EERV, 578. or.).

Zein da kantaren doinua? Azkuek “Gure Ama Birjina Arantzazukoa” kantatzeko emandako Iriondoren doinuak ez du balio puska gehigarri honetarako, neurri ezberdinekoa delako. Baina “Hamabost pausuz konponitzen da” baladaren erdian sartuta dagoenez (CPV, IX, 14-729, 848-849 or.), pentsa daiteke, Azkuek aldaera horretarako emandako Justa Goldazarenaren doinuarekin kantatzekoa dela puska hau ere.

S. Mitxelenak “Arantzazura bidean” balada “txukunduaren” azken zatitzat ipini zuen kanta hau, bere aldetik berrinterpretatu eta birmoldatuta (ABB, 656. or.; AHH, 107. or.). Honetara:

Pauso santuak kontatutzeko
erromerian barrena,
Birjinak berak ematen digu
ejenplua ta kemena.
Birjinak berak kontatu zitun
mundu honetan aurrena
Jesu Kristoren pauso santuak,
hil orduko Seme ona.

Dudarik dunak ikasiko du
gau-bijilian egia:
Ama Maria Agredakoak
emango digu argia.


Oharrak

72 Hemengo ‘Ana’ badirudi inprimaketa-okerra dela Azkuerenean, eta ‘Ama’ behar zuela, azpian idatzitako oharrari begiratzen badiogu. Horrela interpretatu dute autore gehienek.

 
What do you want to do ?
New mail

© 2023 arantzazu