Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Harmailatan altuan dago (1)

Harmailatan altuan (dago)
(dago) Birjina Begoñakoa,
hala beretan altuagoan
Birjina Arratekua:
Birjina horreitan ederrena
Birjina Arantzazukoa.
Zazpi dontzeilak josten diote
bere buruko belua,
dontzeilak ere ederrak ziran,
(baina) belua ederragua.

Biltzailea: Jose Adrian Lizarralde
Iturria: Jose Adrian Lizarralde, “¿...........?,”
in: Arantzazu, II, 1922,13. zenb., 142. or.
AKDB, 044. erg.

ABK-k kanta honen hiru aldaera argitaratu zituen, iturri banatik hartuta itxuraz: J. K. Gerra (77. or.), J. A. Lizarralde (78. or.) eta I. Omaetxebarria (79. or.). Lehen biak, ordea, aldaera bera direla dirudi, oinarrizko iturri berekoak: Euskaltzaindiaren liburutegiko J. K. Gerra izeneko artxiboko koadernoan eskuz idatzita dagoenetik hartuak, alegia. Lizarralderen aldaeraren iturritzat, berriz, 1934an horrek argitaraturiko liburua hartu zuen: Andra Mari. Reseña histórica del culto de la Virgen Santísima en la Provincia de Vizcaya (Bilbao: Imprenta C. Dochao de Urigüen, 1934, 89. or., oin-oharra). Azken honetatik jaso zuen I. Omaetxebarriak, eta REA/JK-n, 51. or.an, eskuz kopiatu, baina iturrikoaren bukaerako ‘baña’ hitza kenduz, bertsoaren neurriagatik edo, eta bigarren lerroko ‘dago’ aditza lehen lerrora igoz –ABK liburuak zuzenean REA/JK-tik hartu zuen nonbait, ‘baña’-rik gabe eta ‘dago’ lehen lerroan idatzita; Gerraren izeneko aldaerari ere ‘baño’ hitza kendu egin zion. Gertatzen da balada-aldaera honen lehen albistea 1922koa dela, Lizarraldek berak Arantzazu aldizkarian argitaratu zuenekoa. Horixe da, hain zuzen, hemen jasotakoa. Berdinak dira hori eta Euskaltzaindiko liburutegiko J. K. Gerraren izeneko artxiboko eskuizkribukoa, bi aldaketarekin: hango laugarren puntuko ‘ei’ partikula bazertu zuen Lizarralderenak, agian bertsoaren neurriagatik; eta bukaerako ‘baño’ hitza, ‘baña’ bihurtu zuen. Uste izatekoa da, beraz, eskuizkribuko aldaera horixe zuela eskura Lizarraldek, eta horixe erabili zuela argitalpenerako. Zeinek bildua? Lizarraldek berak, ala Gerrak? Hurrengo urtean argitaratu zuen kanta bera J. K. Gerrak Euskalerriaren alde aldizkarian; eskuizkribu berbera baliatu ote zuen? Ez dirudi: Lizarralderen arabera ‘ei’ partikula kentzeaz eta ‘baño’ hitza ‘baña’ bihurtzeaz gain, azken aurreko aditza orainaldian dago –‘dira’–, eta bukaerako ‘belua’ hitzaren ordez ‘Bera’ dago idatzita –“baña bera ederragua”–; hasieran ‘altuan’ dago idatzita artxibokoan, ez ‘altuban’ (Gerraren argitalpena). Euskaltzaindiko artxibokoa ez, baina beste aldaeraren bat zuen, beraz, seguruenik jasoa Gerrak, argitalpenean erabili zuena.

Lizarraldek berriro eta berdin argitaratu zuen bere aldaera aipaturiko Andra Mari... de Vizcaya liburuan. Geroztik historia luzea izan du kanta honek kopia eta argitalpenetan, aldaera txikiekin batetik bestera. Agian Gerrak argitaraturiko aldaera kenduta, beste guztien azken jatorria Arantzazuko Bilduma edo Lizarralderen eskuetan zegoen liburuxka da, gaur galdua, eta fotokopiaren bidez ezagutzen duguna –haren kopia da Euskaltzaindiko Gerraren artxibokoa–. (Horren jatorriari buruz ik. P. Agirrebaltzategiren “Arantzazuko baladak eta kanta zaharrak. Joan Karlos Gerraren ekarpenari buruz galdezka” aipaturiko artikulua).

Honetara da Gerraren izeneko artxiboko koadernotxoko aldaera, ortografia eguneratuan:

Harmailatan altuan
dago Birjina Begoñakua,
hala beretan altuaguan
Birjina Arratekua:
Birjina horreitan ederrena
Birjina Arantzazukua.
Zazpi dontzeilak josten ei diote
bere buruko belua:
dontzeilak ere ederrak ziran
baino belua ederragua.

Dena dela, ondoren argitaraturiko guztietan (Lizarralde, Omaetxebarria, Mitxelena) bukaerako ‘baino’ (‘baina’) desagertu egin zen, eta bigarren lerroko ‘dago’ aditza lehen lerrora pasa. EERV-k ere horrela egin zuen, Lizarralderen aldaera jasotzean (703 or.) –REA/JK-ko kopiaren eraginez seguruenik–; baina hasierako lekuan utzi zituen hitzok, J. K. Gerrak argitaraturiko aldaera jasotzean (702-703 or.).

© 2023 arantzazu