Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Errodrigotxo Baltzategiko (1)

Errodrigotxo Baltzategiko,
Birjina-bilatzailea,
ahuntzaren-bila joan zinan zu36
Arantzazuko mendira.
Birjina Ama bilatu zendun37
arantzan zeuri begira;
laster ta arin etorri zinan
enbajadiaz herrira.
Oñatiarrak joan ziraden
prozesiuaz mendira.

Lekukoa: Oñati - Leintz - Arratia - Araba (J. A. Lizarralde)
Iturria: AIZ, 208. or.; ABA, I-9 (ABB, 639. or.; AHH, 79. or.)
AKDB, 229. erg.

Errodrigo Baltzategikoaren (edo Arantzazuko Andre Mariaren irudiaren aurkikuntzaren) baladaren aldaeraren batzuk agertu ondoren, zera dio Omaetxebarriak “Del Romancero Popular de Aránzazu. Rodrigo, el hijo del Carpintero” artikuluan (AIZ, 208. or.): “Otras versiones dicen:...”; eta berehalakoan dator jasota goiko hori. S. Mitxelenak ere, “Errodrigotxo Baltzategiko” balada “txukuntzeko” ahaleginean, puska bera sartu zuen (ABA, I-9; ABB, 639. or.; AHH, 79. or.). Batak nahiz besteak “Oñatiarrak, Oñatikoak...” ematen dute horren jarraipentzat. Badirudi, REA/JK-ko 27. or.ko “Mundu onetan gura dabenak” aldaeratik aterata dagoela, beraz, puska hau, horko 2-4 ahapaldiak batean jarriz –ABK-k osorik argitaratua du balada hori (57-58 or.)–. Omaetxebarriak eta Mitxelenak, ordea, autonomotzat hartu zuten zatia; eta beroriek eman zioten erabilera autonomoagatik bakarrik jaso nahi izan dut hemen –batak nahiz besteak, ahapalditan banatu gabe eman zuten testua–.

REA/JK-k ez du ez lekukoaren eta ez bilatzailearen berririk ematen. Mitxelenak Koruetako Maria Azkoitia jo zuen puska honen lekuko, baina badirudi nahastu egin zituela REA/JK-ko 26. or.ko (Maria Azkoitiarena) eta 27.enekoa (anonimoa); izatez, hemengo balada hau 27. orrialdekoaren atala izan daiteke –MEB-k eta ABK-k, J. K. Gerra eman zuten aldaera osoaren biltzailetzat (arazo honetaz ikus Agirrebaltzategi 2010a), baina ez 26. orrialdekoaren biltzailetzat; azken hau anonimotzat ematen du Lizarraldek, kantatu ohi duten herri(alde)ak seinalatuz: Oñati - Leintz - Arratia - Araba.

Azkuek bildutako “Ia dirade irurogei urte” hasten den balada-aldaeraren bigarren partearekin badu hurbiltasunik hemengo aldaerak, baina ezberdintasun handiak ere bai.

Andre Mariaren irudia aurkitu zuen mutilak Errodrigo zuen izena, eta Oñatiko Uribarriko Baltzategi baserrikotzat jo izan du tradizioak; Errodrigo Baltzategiko, beraz –Antxo Txapel omen zuen ezizena (ik. OEA, 16. dok, 204. erg.)–. Hala ere, hamaikatxo forma hartu du izenak erromantzearen lekukoen ahotan. Hona aurkitu ditudan forma eta grafiak;38 parentesi artean doa iturria, orrialde eta guzti, eta AKDB-ko erregistro-zenbakia.

  1. Erodrigotxo Baltzategiko (REA/JK. 26. or. – 017. erg.)
  2. Erradillatxo (REA/JK, 49. or. – 039. erg.)
  3. Errodigotzo Baltzeteriko (REA/JK, 53-54 or. – 048 erg.)
  4. Errodillotxu (REA/JK 236. or. – 008. erg.)
  5. Errodillotxu Aloxategiko (REA/JK 24. or – 011. erg.)
  6. Errodrigotxo (204. erg. –210. erg.)
  7. Errodrigotxo(u) Baltzategiko (REA/JK, 25., 26., 27. eta 35. or. – 016., 017., 018., 023., 229. eta 258. erg.; G2T, 72-73. or. – 190. erg.; EERV, 689. or. – 272. erg.; ABB, 641. or. – 241. erg.; OEA, 14. dok. – 202. erg.).
  8. Baltzategiko Rodrigo artzaia (REA/JK 23-24 or. – 010. erg.)
  9. Derrodigotxu, Derrodigotxu (MEB, 63. or. – 282. erg.)
  10. Errodrigotxo Galtzategiko (EERV, 697. or. – 260. erg.)
  11. Errodrigotxu, Errodrigotxu (REA/JK, 53. or. – 047 erg.)
  12. Eurreriotxo Baltzategiko (REA/JK, 26. or. – 017. erg.)
  13. Rodrigo (deritxona) (EERV, 698. or. – 255. erg.)
  14. Rodrigo Bal(t)zategiko (REA/JK 24. eta 90-91 or. – 014. eta. 100 erg.; G2T, 60-63 eta 74-75 or. – 185. eta 191. erg.)
  15. Rodrigo Balzategi (REA/JK, 69. eta 73. or. – 060 eta 064. erg.; K3T, 66. or. – 056. erg.).
  16. Rodrigo Balzateiko (G2T, 68-69 or. – 187. erg.)
  17. Erolitetxu Altzetariko (MEB, 62. or. – 281. erg.)
  18. Ardizaintxue, pastoretxue (OEA, 14. dok. – 202. erg.)
  19. Ardizaitxoa, pastoretxoa (REA/JK 35. or. – 023. erg.)
  20. Artzai ontxoa (REA/JK, 24. or. – 013. eta 274. erg.; KAB, 15-16 or.)
  21. Artzai Rodrigo Baltzategiko (OEA, 16. dok. – 204. erg.)
  22. Artzaritxoa, artzaritxoa (AIZ, 477. or. – 257. erg.)

Oharrak

36 REA/JK, 27: “... joan zinian” (baita AHH-n ere). Omaetxebarriak aldatua.

37 REA/JK, 27: “... billatu zeben” (baita AHH-n ere). Omaetxebarriak aldatua.

© 2023 arantzazu